Showing posts with label ELDH. Show all posts
Showing posts with label ELDH. Show all posts

2012/09/25

Parot doktrinak eta gaixo diren presoak kartzelan edukitzeak nazioarteko legedia urratzen dutela dio Europako legelari talde batek

Iturria: Berria.info

ELDH Demokrazia eta Giza Eskubideen Aldeko Europar Legelarien Elkarteak atzo ezagutzera eman zuen agiri baten bidez ohartarazi du ezarritako zigorra bete ondoren euskal preso ugariri ezarri dieten 197/2006 doktrinak zein gaixo larri dauden euskal presoak kartzelan edukitzeak Espainiako eta nazioarteko legediak bortxatzen dituztela. Hori dela eta, legedi horiek bete, eta doktrina aplikatu zaien presoak, zein gaixo larri direnak askatzera eta Parot doktrina bertan behera uztera dei egin die Espainiako Gobernuari eta erakundeei. 

"ELDHk Espainiako Gobernuari eta bere erakundeei dei egiten die kondena bete arren Auzitegi Gorenaren 197/2006 epaiaren emaitza den Parot doktrinaren bidez zigorrak luzatu dizkieten presoak askatzera. Doktrina hori indargabetzeko ere eskatzen diegu", dio ELDHk irailaren 15ean onartu eta herenegun ezagutarazitako erabakiak. "Uste dugu preso horiek kartzelan mantentzeak askatasun eta segurtasunerako eskubidea bortxatzen duela", gaineratzen du, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren auziaz emandako ebazpena bere eginez.