Showing posts with label Txus Martin. Show all posts
Showing posts with label Txus Martin. Show all posts

2012/10/10

Txus Martinen askatasuna eskatu dute herritarrek Basauriko jaietan

Txus Martin gaixotasun larria duen euskal preso politikoaren askatasuna eskatzeko herritar ugari batu da Basauriko jaietan ere. Bai txupinazoan eta bai kalejira presoekiko elkartasuna erakutsi dute ehunaka herritarrak. 

2012/09/06

Txus Martin espetxean mantentzea “ez dela bidezkoa” plazaratu du Herrirak

Iturria: Bilboko Branka

Duela urtebete, Txus Martinen osasunarekin kezkatuta, Basauriko hainbat lagunek ekimen ezberdinak egiteari ekin zioten bere askatasuna eskatzeko. Gaur beste behin, Bilboko Auzitegi Probintzialaren aurrean mobilizazio bat burutu dute, Txusen eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko presoen askatasuna aldarrikatzeko. Era berean, gogora ekarri dute irailaren 10ean, lau basauritarrek epaiketa izango dutela Auzitegi Nazionalean Txus eta beste preso gaixoen aldeko kartelak jartzeagatik. Egoera horren aurrean, lau lagunen askatasuna exijitu dute. 

2012/08/28

Txus Martin gaixo larria bakarrik dago

Txus Martin gaixo larri basauritarrak aplikatuta duen Laguntza Protokoloa (bere buruaz beste egiteko arriskua dutenei ezartzen zaiena, eguneko 24 orduak lagun baten zaintzapean egon behar dutelarik) hautsi diote, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. 

Txus Zaballako espetxean dago 2011ko abenduaren 12tik. Bertan beti egon izan da beste preso batekin (soziala edo politikoa) protokoloak agindu bezala, baina, orain bat-batean eta Txusi inolako abisurik eman gabe protokoloa hautsi eta bakarrik utzi dute. Txusek, ordea, ezin du bakartua egon espetxean, egoera hau izan delako egungo gaixotasuna eragin duena. Eta, azken 2 urtetik hona laguntza Protokoloaren pean dago, hain zuzen ere, bere buruaz beste egiteko arrisku errealean dagoelako. Hortaz, onartezina da Zaballako espetxeak Laguntza Protokoloa hautsi eta egoera larrian aurkitzen den presoa bakarrik uztea. Benetan larria da Txus dagoen egoeran egonda, bakarrik aurkitzea.

Txus askatu! 
Hamalauak herrira!

2012/07/15

Gaixo diren presoen askatasuna eskatu dute herritarrek Zaballan

Argazkian, kandelak eskuan, gaixo diren hamalauak gogoan.

Ostiralean hasi eta larunbatean amaitu zen Zaballako espetxearen aurrean Txus Martin euskal preso politikoa eta gaixo dauden beste hamahiruak libre uzteko eskatu duen ekimena.

Atzo goizeko elkarretaratzean eragile ugarik parte hartu zuten, alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialetako ordezkariak bertan izan zelarik.

Manu Ugartemendia eta Ane Zelaiak hitz egin zuten, gobernuari jarrera aldaketa eskatu ziotelarik.

2012/07/11

Zatoz preso gaixoen aldeko Kandela gauera!

Gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko, kandela gaua izango da Zaballan, uztailaren 13an eta 14ean. Bi hitzordu daude: bata, ostiralean, 20:00etan; eta bestea, larunbatean, 11:00etan. Algortako Herrira bilguneak, berriz, beste bi jarri ditu algortarrok ere kotxez espetxeraino hurbiltzeko: bata, ostiralean, 18:30ean; eta bestea, larunbatean, 09:00etan. Biak ala biak Amnistia tabernan (bertan izena eman beharko da).  

Txus askatu, hamalauak herrira!

2012/07/07

2012/07/05

Egungo espetxe politikarekin amaitzeko akordio zabalak lortzearen garrantzia azpimarratu du Herrirak

Iturria: Bilboko Branka 


Bideoa ikusi 

Gaixorik dauden euskal presoen egoera okertzen duen Espainiako eta Frantziako Gobernuen espetxe politikarekin amaitzeko akordio zabalak eta zeharkakoak lortzeko garrantzia gogorarazi du Beñat Zarrabeitia Herrirako bozeramaileak. Uztailaren 13 eta 14an gaubela egingo dute Zaballako espetxean Txus Martinen askatasuna galdegiteko

2012/06/24

Larri gaixo dauden presoen kasuetan giza eskubideak betetzeko eskatu du Herrirak



Ikusi agerraldiaren bidea


Iturria: Bilboko Branka

Txus Martin preso basauriarraren egoera larriaz ohartarazteko beste elkarretaratze bat egin zuten ostegunean Justizia Jauregian. Gaixotasun larriak dituzten presoak espetxeratuta izatea “errukigabea eta ankerra” dela adierazi zuten eta Espainiako Gobernuak giza eskubideak betez gero kalean beharko luketeela gogorarazi zuten. 

Basauriko Herri Bilguneko eta SOS Txus Martin plataformako kideek auzoko euskal presoa askatzeko enegarren elkarretaratzea egin zuten ostegun goizean Bilbon, Justizia Jauregiaren aurrean. 

Mobilizazioan parte hartu zduten lagunek “Preso gaixoak kalera baldintzarik gabe” zioen pankarta zabaldu eta Txus Askatu zioten letra erraldoiak altxatu zituzten. 

Martin Zaballako (Araba) espetxean dute preso, eta gaixotasun larria du, Roberto Noval Herrirako bozeramaileak gogoraratzi zuenez. Novalen hitzetan ulertezina da “Martinen koadro klinikoa duen edozein lagun espetxean izatea”, espetxean daramatzan urteetan gutxienez bi aldiz saiatu da bere buruaz beste egiten eta eguneko 24 orduak beste pertsona baten konpainian egon behar du. 

Basauriarra espetxean izatea “errukigabea eta ankerra” da, Herriraren iritziz, “giza eskubideen urraketa nabarmena” delako eta horrek, esan zuen Novalek, “senide eta lagunen sufrimendua luzatzea baino ez dakar”. Arrazoi berberengatik Martin bezala larri gaixo dauden beste 13 preso politikoak askatzeko galdegin zuen. 

Giza eskubideez ari gara, eta giza eskubideak ezin dira beste edozein erabaki politikoren pean baldintzaturik egon.

2012/06/19

Txus Martinen askatasuna galdegingo da ostegunean Bilbon

Txus Martin euskal preso politikoaren askatasuna aldarrikatzeko ekimena burutuko da ostegunean Bilbon. Bi astean behin egiten duten elkarretaratze honekin Txusen egoeraz ohartarazi eta bere askatasuna galdegingo dute.

2012/05/24

Gaur Txusen askatasuna eskatzeko ekimenak burutzen ari dira Bizkaian

Txusen askatasuna eskatzeko ekimenak burutzen ari dira gaur egun osoan zehar Bizkaian. Goizean elkarretaratzea egin dute eta arratsaldean manifestazioa aterako da 19:30etan Bilboko Plaza Eliptikotik.

Adierazpenak:

Eguerdi on guztioi

Gaur, beste behin ere, Txus Martin Basauriko presoaren egoera larria azpimarratu eta jendarteratu behar dugu. Ez da aldarri berria, baina bai premiazkoa. Txus Martinek ezin du espetxean jarraitu. Bere osasun egoerak hala eskatzen du. Gaixotasun psikologiko oso larria da eta bitan saiatu da bere buruaz beste egiten.

Legez eta eskubidez aske behar luke. Egungo egoerak sufrimendua areagotu, eskubideak urratu eta tragedia besterik ez du ekarriko. Euskal jendartearen gehiengoak, konponbidea desiratzen duen gehiengo erraldoi horrek, Giza Eskubide guztien errespetua nahi du. Euskal jendartearen gehiengo zabal batentzat ulertezina da bizi arriskuan dauden pertsonak, Txus Martin eta beste 13 euskal preso politiko, espetxean jarraitzea.

Bada garaia ankerkeria honekin amaitzeko, Giza Eskubideak errespetatu eta konponbidearen aroari ateak parez pare zabaltzeko. Herrira mugimendua ekinbide horretan ari da eta larunbatean GOAZEN PLAZARA! Ekimenarekin erakutsi genuen bezala, indar metaketa eta konpromisoen aktibaziorako bidea indartuko dugu presoek pairatzen duten giza eskubideen urraketarekin amaitzeko.

Azkenik, bi aipamen Txus Martinen eskubideen aldeko mobilizazioen inguruan. Aurrena, gaur arratsaldean bertan hitzordua dugu 19:30tan Bilboko Moyua Plazan eta bestetik bihar 12:00tan osasungintza alorreko profesionalek elkarretaratzea egingo dute Galdakako Ospitalean.

Eskerrik asko

2012/05/23

Txus Martin egoera larrian. Gaixotasun larriak dituzten 14 presoak herrira!

Ostegun honetan, maiatzak 24, Txus Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izango da, bideo konferentziaz egingo ditu deklarazioak Zaballako espetxetik. Bihar ere bere urtebetetzea da, zoriontzeko hemen helbidea: C.P. Araba. Portillo San Miguel 1 Ctra N-1, Km 340 01.230 Nanclares De La Oca (Araba).

 

Hurrengo deialdiak:
  • Maiatzak 24, osteguna, 12:00etan, kontzentrazioa Bilboko Justizia Jauregian. 
  • Maiatzak 24, osteguna, 19:30ean, manifestazioa Bilboko Plaza Eliptikotik. 
  • Maiatzak 25, ostirala, 12:00etan, kontzentrazioa Galdakao-Usansoloko ospitalean.

2012/03/14

Bihar, martxoak 15, preso gaixoen aldeko kontzentrazioa Bilboko Justizia Jauregian

Bihar, martxoak 15, kontzentrazioa izango da 12:00etan Bilboko Justizia Jauregian, "Txus Martin askatu, preso gaixoak kalera baldintzarik gabe!" lelopean. Hilaren 24an, berriz, 24 orduz Plaza Eliptikoa beteko dugu Txus Martin askatzeko!, larunbateko 12:30etik aurrera. Igandean manifestazioa izango da bertan 12:30ean.

2011/11/25

Musikaren bidetik euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde batu gara Algortan

Argazkian, Oihartzunak taldea gaurko elkarretaratzean.

Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 280 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Herriko musikariek egin dute oraingo honetan hileko azken ostiraleko kontzentraziorako deialdia: Oihartzunak eta Gibelurdiñek taldeek kantez bete dute Telletxe plaza, zuzeneko emanaldia eskainiz. Hain zuzen ere, horiek San Nikolas ikastolako langileen eskutik jaso dute elkartasunaren kinkea. Urriko azken ostiralean beraien lankide Imanol Beristainen egoera salatu zuten irakasle, aita-ama eta ikasleek. Bere jarduera politikoarengatik atxilotua eta, epaiketarik gabe, espetxean jarraitzen du mutilak. Halaber, Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano, Iñigo Gutierrez eta Iker Beristain algortarrei ezarritako sententzien zein egindako epaiketen berri izan dugu hilabete honetan. Konponbide garai berri honetan, horiek guztiek lekuz kanpo daude. Txus Martin preso basauritarraren egoera, berriz, gero eta larriagoa da. Hartara, bihar, Basauriko Arizgoiti plazan 17:30ean izango den ekitaldira bertaratzera deitu nahi ditugu algortar guztiak.

2011/11/18

Txus Martin preso gaixo basauritarra Langraizera eraman dute

Txus Martin presoa Basauriko espetxetik Langraizera eraman dute. Martinek gaixotasun larri eta sendaezina pairatzen du eta bere osasun egoerak ez du gomendatzen espetxean jarraitzea, are gutxiago etengabeko leku-aldaketen menpe egotea.
Egin Dezagun Bideak Txus Martinen berehalako askatasuna exijitzen du. Ez dugu onartzen Martinen bizitza eta eskubideekin jolasten egotea. Gaixotasun larria pairatzen du eta osasun asistentzia egokia jaso ahal izateko kalean behar du. Basaurin, bere herrian, hainbat dira azken asteetan egindako ekimenak, horien arteak Basauriko Udalak berak eskatutako neurriak. Basauriko herritarrek ere argi dute, Txus Martinen eskubideak errespetatuak izan behar dira eta berehala aske utzi behar dute.

Egoera ez da onargarria. Hortaz, enplazamendu zuzena egiten diogu Espetxetako Zuzendaritzari behingoz neurriak hartu eta Txus Martín aske uzteko. Martinek aske behar du, bere oinarrizko eskubideak zapaldu eta osasun asistentzia egokia galarazten ari dira.
Bihar bertan, 12:30ean, Basauriko espetxeko atarian egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitzen dugu.

2011/11/17

Txus Martin preso gaixo basauritarraren askatasunaren aldeko mobilizazio berriak deitu dituzte

Argazkian, Txus Martin preso gaixo basauritarraren aldeko pankarta Algortan / cc-pd Etengabe.

Gaur goizean Basauriko Herri Bilguneak prentsaurrekoa eskaini du Txusen egoera salatzeko eta hurrengo deialdiak helarazteko.

Mobilizazio egutegia:
  • Datorren larunbatean, azaroak 19, eguerdiko 12:30ean Basauriko espetxe aurrean.
  • Azaroaren 25ean, 20:00etan, Azken Ostirala, Basauriko espetxe aurrean.
  • Eta bereziki, azaroaren 26an, 17:30ean, Basauriko Arizgoitiko plazan, Txus eta gainontzeko preso gaixoen askatasuna exijitzeko ekitaldian parte hartzeko deia luzatu diote Euskal Herri osoari. 

2011/11/11

SOS Txus Martin: Igande honetan denok Basaurira!

Azaroak 13, igandea:
Basaurira Martxa. 12:30ean Bilbondon (parkingean). 

Azaroak 17, osteguna:
Eskualdeko manifestazioa Galdakaon. 19:30ean Zamakoan.

Azaroak 19, larunbata:
Mobilizazio Eguna.

Azaroak 25:
Azken ostirala Basauriko espetxean, 20:00etan.

Azaroak 26, larunbata:
Mobilizazio Eguna.

2011/11/09

SOS: Txus Martin kalera!

Egunotan mobilizazio ugari egiten ari dira Txus Martin kaleratzeko, Basaurin, bere herrian, bereziki. Preso gaixoen egoera orain konpontzeko gaia dugu, are gehiago kontutan hartzen badugu gaixo larrien egoera benetan muturreko egoera dela. Txus Martin azaroaren 4an eraman zuten Basauriko espetxera, baina bere familiak esan bezala, Basauriko espetxean egoteak ez du bere egoera konpontzen, eta Txus kaleratzea exijitzen du. Txus Martin urriaren 20an epaitu zuten Espainiako Auzitegian, fiskalak 52 urteko espetxe zigorra eskatu zuen eta abokatuek absoluzioa. Orain sententziaren zain dago une honetan. Jaiki Hadik plazaratutako txostenean, Txus Martinen egoera espetxean egoteko arrisku handikoa dela esan du, bizitza arrisku errealean dago eta bizitza kalitatea betirako kaltetua izango du kartzelan egoteagatik.

Txus Martin kalera orain!
Preso Gaixoak kalera orain!
Amnistia eta askatasuna!
SOS Txus Martin
http://sostxusmartin.blogspot.com/