Iturria: cc-by Ukberri.net
Argazkian, "Kitxu" hiletatik
ateratzen zutenean.
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko
itzubaltzetarra "'Kitxu', maite zaitugu", "herria zurekin" edo "Gora
Angelitaren semea" bezalako leloak entzun ditu gaur dozenaka aldiz,
Angela Casal Tubet bere ama zenaren hiletara sartu eta atera dutenean.
Izan ere, Itzubaltzetako Herrirak
egindako deialdiari erantzunez, ehunaka lagun hurbildu dira
Itzubaltzeta / Romoko San Jose elizaren albora, Gonzalori animoak eta
berotasuna ematera. Barruan ere, barra-barra izan dira senide, lagun,
lankide ohi eta auzokideak, komulgatzean presoa agurtzeko aukera izan
dutenek. Auzokideek elizatik kanpo presoarekin egon ahal izatea eskatu
diete ertzainei, baina horiek ez diete utzi. Hiletan, herriko apaizak
salatu egin du Espetxeetako Zuzendaritzak ezarritako baldintza
bidegabeak. Hiletaren ostean, Gonzalo eraman dutenean, ertzainek gogor
oldartu dira zeramaten autora hurbildu diren auzokideen aurka. Borrak
eta ilegalak diren borra luzagarriak erabil dituzte zenbait laguni
kontusioak eragiten, tartean UKBERRI.NETeko argazkilariari. Jipoitutako
auzokide batzuek egur makilez erantzun dute. Senideek zabaldu bezala,
Gonzalok eskertu du jasotako elkartasuna.




