Herrira mugimenduak ekimen baketsu eta ikusgarria egin zuen larunbatean Auzitegi
Konstituzionalean. Bertan, Herrirak tribunal honek Bizi Osorako
Zigorraren de faktozko aplikazioak suposatzen duen erabaki politikoari
berme juridikoa eman izana salatu nahi izan zuen. Madrilen burutu zen
ekimenean 19 lagunek hartu zuten parte eta Bizi Osorako Zigorraren
aurkako leloekin atondutako kamisetak eraman zituzten. Pertsona bat
identifikatua izan zen, baina ekimena inolako arazorik gabe burutu ahal
izan zuten.
Showing posts with label auzitegi konstituzionala. Show all posts
Showing posts with label auzitegi konstituzionala. Show all posts
2012/04/12
Gernikako Akordioa: "Ziur gaude Estatuaren immobilismoa gaindituz Euskal Herriaren mobilizazio jendetsua ikusiko dugula larunbatean"
Bideoan, agerraldia egin dute gaur, Bilbon, Gernikako Akordioko sinatzaile eragileek.
Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragileek heldu den larunbatean Bilbon “Salbuespeneko neurriak indargabetu – Konponbide garaia da” lelopean egingo den manifestazioan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Egoera honetan Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiari erantzun sendo eta zabala emateari ezinbestekoa deritzogu, 197//2006 dotrina babestea de facto bizi arteko zigorra babestea baita. Erabaki hori, beraz, euskal jendarteak duen bake eta konponbide nahiaren aurkako eraso gogorra da
Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragileek heldu den larunbatean Bilbon “Salbuespeneko neurriak indargabetu – Konponbide garaia da” lelopean egingo den manifestazioan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Egoera honetan Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiari erantzun sendo eta zabala emateari ezinbestekoa deritzogu, 197//2006 dotrina babestea de facto bizi arteko zigorra babestea baita. Erabaki hori, beraz, euskal jendarteak duen bake eta konponbide nahiaren aurkako eraso gogorra da
Espainiar estatuak halako erabakia hartuz gatazka konpontzeko borondaterik ez duela adierazi du. Estatuak blokeo egoerari eutsi nahi dio, luzatu nahi du, ea bake eta normalizazio prozesuaren urak gelditzen eta usteltzen diren. Estatuak abagune historiko hau zapuztu nahi du, euskal herritarrengan etsipena eta frustrazioa sortuz.
Gernikako Akordioaren inguruan bildutako eragileok konponbide demokratikoen aldeko konpromisoari eusten diogu. Euskal gizartearekiko prozesu hau bururaino elkarrekin eramateko konpromisoa hartu genuen eta gaur berretsi nahi dugu. Pertsona guztientzat giza eskubide guztiak aldarrikatuz, euskal gizarte osoa irabazle bilakatuko duen prozesuaren aldeko konpromisoari berriro heldu nahi diogu.
2012/04/05
Apirilaren 14an Bilbora joateko deia egin du Herrira mugimenduak
Herrira mugimenduan bat egin nahi du apirilaren 14an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalarekin. Espainiako Entzutegi Konstituzionalak harturiko azken erabakia suposatu duen giza eskubideen urraketa nabarmenaren aurrean beharrezkoa ikusten dugu herritarrak batu eta giza eskubideen alde indarrak batu eta antolatzea.
Zentzu honetan, Gernikako Akordioko bultzatzaile izanik, herritarrak gonbidatu nahi ditugu mobilizaziora.
Herrira Bilbon izango da apirilaren 14an.
2012/04/04
Etxerat elkarteak Parot doktrinaren berehalako derogazioa exijitu du
Mattin Troitiño (197/2006 doktrina aplikatua duen Txomin Troitiñoren semea):
Egunon, eta milesker agerraldi honetara etorri zareten komunikabide guztiei.
Gaur hemen, bizi osorako zigorra ahalbidetzen duen 197/2006 doktrina aplikatuta duten euskal preso politiko guztien senideak aurkitzen gara. Pasa den ostegunean Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren aurrean, eta egoeraren larritasunak exijitzen duen moduan, agerraldi jendetsu hau egitea erabaki dugu Etxerat elkartetik.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 doktrina aplikatu zieten 19 euskal presoren babes helegiteak atzera bota ditu. Guztira 47 helegite aztertu ditu, eta ostegunean 3 helegite onartu eta 19 atzera bota zituela jakinarazi zuen. Honek ondorio latzak ditu presoengan eta baita senide eta lagunongan ere. 30 urte espetxean igarotzeak presoen bataz besteko adina izugarri areagotzea dakar. Gainera, 30 urte espetxean igarotzeak, hau da, bizitza osoa espetxean igarotzeak ondorio fisiko nahiz sikologiko larriak garatzea dakar; gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 presoetatik 6-k 20 urte baino gehiago daramatzate espetxean, eta 5 dira 197/2006 doktrina aplikatuta dutenak, eta hau ez da kasualitate hutsa. Baina, eragina ez da fisikoa soilik izaten; zure zigorra inolako azalpen juridikorik gabe eta mendeku hutsez kalera atera behar duzunean hamar urtez luzatzeak izugarrizko ondorio sikologikoak eragiten ditu. Baina, gure senide eta lagunei soilik ez diete zigorra luzatzen doktrinarekin; guri ere zigorra luzatzen digute. Bizitza osoa astebururo milaka kilometro eginez igarotzen dugu, astebururo errepidean jartzera behartzen gaituzte, hau da, gure bizitza arriskuan jartzera behartzen gaituzte.
Etiketak:
auzitegi konstituzionala,
bizi osorako zigorra,
etxerat,
parot doktrina,
presoak,
senideak
2012/04/03
Euskal presoen abokatuek Auzitegi Konstituzionalak Parot doktrinaren inguruan hartutako erabakia salatzeko prentsaurrekoa eman dute
Euskal presoen hainbat abokatuk gaizki ikusi dute 197/2006 edo Parot doktrina ezarri dieten 25 euskal presoren babes helegite atzera bota izana Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta salatu dute honek arrazoi juridikoak ez, baizik eta politikoak erabili dituela. Konstituzionalak 31 helegiteri buruzko erabakia eman zuen ostegunean -28, euskal presoenak- , eta horietatik hiru baino ez zituen onartu. Hirurak euskal presoenak dira: Jose Ignacio Gaztañaga, Juan Mari Igarataundi eta Jose Mari Perez "Txuri"-renak -aske geratu dira-. Abokatuek esan dute kasu guztiak ere antzekoak direla, kartzela zigorra beteta dutelako, eta ez dute ulertzen hiru aske uztea eta besteak ez. Oraindik ez dituzte ebazpen guztiak jaso, eta denak izatean Europako auzitegira edo Nazio Batuen Erakundera joko dutela iragarri dute.
Haien arabera, "aro politiko berriaren aurkako aurrez aurreko erasoa" da Konstituzionalaren erabakia, eta horren aurrean gizarteari "indar handiagoarekin" mobilizatzeko eskatu diote. Hain justu, Gernikako Akordioaren sinatzaileek apirilaren 14rako manifestazio nazionalera deitu zuten ostiralean, Konstituzionalak babestutako "mendeku eta salbuespen neurriaren" kontra egiteko.
Bilbon egin dute agerraldia presoen abokatuek. Han izan dira, besteak beste, Arantza Zulueta, Ainhoa Baglietto, Jon Enparantza eta Alfonso Zenon. Gaztañaga, Igarataundi eta Perez preso ohiak ere prentsaurrekoan izan dira.
2012/04/01
Herrira mugimendua: “Preso eta iheslariak etxera ekartzeko bidea sendotzea da gure erronka”
Argazkian, ostiralean egin zuen agerraldia Herrira mugimenduak.
Lehenik eta behin, Luxiano Izagirre, gaur Kuban zendu den euskal iheslari politikoa gogoratu nahi dugu. Haren familiari gure elkartasuna eta samina helarazi nahi diogu. Luziano erbestean hil da eritasun baten ondorioz. Urteak eta urteak herritik kanpo eman behar izan ditu, gatazkaren ondorioz.
Gatazkaren ondorioak luzatzen dihardute bi gobernuak, konponbidean urratsik eman gabe. Izan ere, Luzianoren heriotza ezagutu aurretik, Auzitegi Konstituzionalak euskal preso politikoen aurka bizi arteko zigorra ezartzeko doktrinari zigilu legala eman diola jakin dugu. Oraindik sententzia argitara eman gabe, Auzitegi Konstituzionalaren erabaki honek, Espainiako gobernuak bakerako aukerei eman dion portazoa dela salatu behar dugu lehen -lehenik. Izan ere, azken hilabeteetan euskal jendarteak gehiengo ezin nabarmenagoz gobernuei urratsak eskatzen dihardu, eta horien artean, euskal preso politikoen aurkako muturreko eskubide urraketak gainditzea premia larria da.
Azken asteetan gobernuen inmobilismoa salatu behar izan dugu, ez baitu inolako urratsik eman euskal presoen eskubideak errespetatzen hasteko. Gaurkoan ordea, bakea eta konponbidearen aurkako norabidean emandako urratsa da salatu behar duguna. Horregatik diogu, euskal gizartea bakea eta konponbidea eraikitzeko jorratzen ari den bidearen aurkako portazoa dela honako erabakia. Horrez gain, giza eskubideen aurkako erabakia da eta ez da demokratikoa.
Etiketak:
auzitegi konstituzionala,
azken ostirala,
herrira,
luxiano izagirre
Gernikako Akordioa. Bizi osorako zigorra salatzeko manifestazio nazionala apirilaren 14an Bilbon
Argazkian, martxoko azken ostiraleko kontzentrazioa Algortan.
Gernikako Akordioa izenpetzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialon iritzian, Parot Dotrina delakoa abalatzen Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakia gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez da.
Euskal herritarren gehiengo zabal batek Auzitegi Konstituzionalaren erabaki politiko hau gure herriaren bake eta konponbide nahien aurkako eraso zuzen gisa interpretatu duenaren erabateko ziurtasuna dugu.
Atzo jakinaraziriko erabakiarekin, Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute berriro ere Euskal Herrian irekiriko agertoki berriarekiko euren borondatea zein den.
Auzitegi Konstituzionalaren erabaki oso oso larri baten aurrean gaude: Biziarteko zigorraren de faktuzko legeztapenarekin.
Estatuak argi utzi du ez duela gatazkaren konponbide politiko eta demokratiko bat nahi.
Estatuak blokeo egoera betikotu nahi du, irekiriko aukera ustel dadin eta horrela, bakea eraikitzeko aukera oro zapuzteko.
Etxerat: "Erabat onartezina da Auzitegi Konstituzionalaren erabakia"
Ostegunean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 doktrina aplikatu zieten 19 euskal presoren babes helegiteak atzera bota zituela. Guztira 47 helegite aztertu behar zituen, eta ostegunean 3 helegite onartu zituela, eta 19 atzera bota zituela jakinarazi zuen. Beste hiru helegite ez ditu aztertuko eta beste 22 helegite tramitera onartu ditu.
Onartu dituzten hiru helegiteak honako preso hauenak dira: Jose Ignacio Gaztañaga Bidaurreta, Juan Mari Igarataundi Peñagarikano eta Jose Mari Perez Txuri. Aldiz, esan bezala, beste 19 helegite ez ditu onartu.
Etxerat elkarteak erabat gaitzesten du erabaki hau. Onartezina den erabaki politiko bat izan da. Ezin da beste modu batera ulertu. Jada kalean behar luketen presoek espetxean jarraitu beharko dute, 197/2006 doktrinak bizi osorako espetxe zigorra aplikatzea ahalbidetzen baitu; honela, euren eskubideak guztiz urratuak dira. Euskal preso politikoek eta euren senide eta lagunok urte luzeetako espetxe zigorrak bete ditugu jada, eta hala ere, bizi osoan mantendu nahi dituzte preso. Hau onartezina denez, eta zigorra betea duten presoek aske beharko luketenez, Etxerat Elkartetik espainiar gobernuari zigorra beteta duten presoak berehala askatzeko exijitzen diogu, eta bizi osorako espetxe zigorra ahalbidetzen duen 197/2006 doktrinaren berehalako derogazioa ere exijitzen dugu.
Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren balorazio sakonagoa egiteko Etxerat elkarteak datorren asteazkenean, apirilak 4, prentsaurreko bat eskainiko du 197/2006 doktrina aplikatuta duten presoen senide guztiekin. Prentsaurrekoa Donostiako Hotel San Sebastianen izango da, 11:30ean.
Etiketak:
auzitegi konstituzionala,
etxerat,
helegitea,
parot doktrina,
presoak
Subscribe to:
Posts (Atom)




