Showing posts with label auzitegi nazionala. Show all posts
Showing posts with label auzitegi nazionala. Show all posts
2012/03/31
2012/03/30
Auzitegi Nazionalak aginduta, azken ostirala eta Galdeanoren omenaldia galarazi ditu Ertzaintzak
Daniel Porterok zuzentzen duen Dignidad y Justicia elkarte ultraeskuindarrak jarritako salaketaren ondorioz, gaurko, Algortako Telletxe plazan deituta zeuden bi ekitaldiak debekatu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Herrirak deitutako elkarretaratzearen erdian agertu dira Ertzaintzaren furgoneta bat eta Brigada Higikorreko beste bi, bertan bildutako 300 bat lagun zur eta lur utziz. Plaza inguruan zabaldu dira, armak eskuan, poliziak. Dirudienez, Xabier Galdeanori egin behar zitzaion omenaldiagatik izan da salaketa, GALek orain 27 urte eraildako "Egin" egunkariaren sortzaile, administrazio kontseiluko kide eta kazetariaren alabetako bati adierazi diotenez. Epailearen autoa, ordea, ez dute erakutsi. Preso eta iheslarien aldeko hileko azken ostiraleko kontzentrazioa legala zela aitortu omen du ertzain buruak. Hala ere, komisariatik esan dute Auzitegi Nazionalaren agindua "argia" zela: "20:00etatik aurrera Telletxen egin beharreko guztia debekatuta" zegoela.
Algortako Herrira bilguneko kideok zein Galdeanoren alabak ordu laurden luzez ertzain buruarekin hitz egiten egon ostean, bi ekitaldiok bertan behera utzi behar izan ditugu; bildutakoen amorru aldarrien artean. Jendeari horixe bera iragarri behar genionean, "presaka ibiltzeko" esan digu Brigada Higikorreko kideetako batek. Behin guztia bukatuta, autoa eskatu eta salaketa jartzera joan dira Neguriko ertzain-etxera Galdeanoren senitartekoak.
2012/03/06
Iker Beristain preso algortarra ostegunean jarriko dute Espainiako agintarien esku
Iker Beristain Gutierrez algortarrari euroagindua aplikatzea erabaki zuten otsailaren 23an Frantziako tribunalek. Bada, ostegun honetan utziko dute Espainiako agintarien esku eta ostiralean igaroko da Auzitegi Nazionaletik. Bertoko epaileek erabaki beharko dute Beris libre utzi edo espetxean sartuko duten. Algortarrari "ETAri laguntzea" leporatu nahi diote, "erakunde armatuko kidea izatea" ezin diotelako jada egotzi. Dagoeneko espetxe zigorra bete du delitu horregatik, Frantziako kartzeletan.
Euroagindurik ez!
Iker askatu!
Euskal Herriak askatasuna behar du!
Etiketak:
auzitegi nazionala,
espainia,
euroagindua,
frantzia,
iker beristain
2012/02/23
Iker Beristaini euroagindua aplikatu eta Auzitegi Nazionalera eramango dute
Gaur bertan egindako bistan Frantziako tribunalek Iker Beristain algortarrari euroagindua aplikatu eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku uztea erabaki dute. 13 eguneko epearen barruan eraman behar dute Madrilera. ETAri laguntzea egozten diote Frantzian, erakunde armatuko kide izateagatik epaitu, kondenatu eta zigorra osorik bete duen arren; eta, gainera, inkomunikazioan torturapean atxilotu bati sinarazitako deklarazioan oinarrituta, besterik gabe.
Euroagindurik ez!
Iker Beristain herrira!
Amnistia eta askatasuna!
Etiketak:
auzitegi nazionala,
espainia,
euroagindua,
frantzia,
iker beristain
2012/01/26
Apirilaren 30etik aurrera epaituko dute Eli Zubiaga
Argazkian, orduko atxiloketak salatzeko manifestazioa Algortan / cc-by ukberri.net.Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformarekin eta Askatasuna alderdi politikoarekin lotutako hamahiru lagunen kontrako epaiketa apirilaren 30ean hasiko da, Berria.info agerkariak jakinarazi duenez. Besteak beste, auziperatuen artean dira Eli Zubiaga algortarra eta Iker Rodrigo lutxanarra. 2009ko irailean auzipetu zituen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, "ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea" egotzita. Urte hartako martxoan D3Mk eta Askatasunak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi izan zuten, baina Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen, Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana zutelakoan. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatzen du Eli eta Ikerrentzat.
Biak eta beste sei euskal herritar 2009ko urtarrilaren 23an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, D3Mren aurkako operazioan. Zortziak 2010eko martxoaren bukaeran atera ziren kartzelatik.
Epaiketa gehiagorik ez!
Iker Beristainek otsailaren 4an amaituko du Frantziak ezarritako espetxe zigorra
Iker Beristain Gutierrez preso politiko algortarrak otsailaren 4an amaituko du Frantziako espetxeetan betetzen ari den zigorra. Izan ere, dagozkion murrizketa batzuen kariaz aurreratu egin diote kondena amaitzeko eguna. Dena dela, Espainiako Gobernuak egindako euroaginduaren eskaera otsailaren 2an aztertuko dute Frantziako tribunalek. Hasiera batean urtarrilaren 19an egitekoa zen, baina Espainiako agintariek euroagindua aplikatzea eskatu zuten aldi berean ETAko kide izate eta kolaborazioagatik. Eta horrela egiterik ez dagoenez, bista atzeratu eta azkenean otsailaren 2an izango da. Hartara, Frantziako espetxe zigorra otsailaren 4an amaitu arren, oraindik ezin dugu ziur esan zer gertatuko den.
Euroagindurik EZ!
Euskal presoak etxera!
Amnistia eta askatasuna!
Etiketak:
auzitegi nazionala,
espetxea,
euroagindua,
frantzia,
iker beristain
Auzitegi Nazionalaren jomugan dagoela etzirako asanblada deitu du Itzubaltzetako jai batzordeak
Iturria: ukberri.net / Argazkian, jaietako panpina.
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Aretoko epaileak Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordeko presidentea akusatu gisa galdekatu zuen urtarrilaren 16an. Jai batzordeak berak jakinarazi duenez, iazko jaietako liburuxkan argitaratutako bi iragarkitan "'terrorismoaren goratze' ustezko delituren bat egon daitekeela uste du magistratuak". Lehenengo iragarkian, Branka kultur elkartekoan, bi auzokide preso ageri dira: Imanol Beristain, Segi gazte erakunde ilegalizatuko kide izatea leporatuta 2010eko urriaren 22an atxilotu zutena eta egun preso prebentibo gisa epaiketaren zain dagoena eta Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herriko kazetari, idazle eta presoa, Euskal Herritik urrun 15 urte baino gehiago eman dituena eta ama oso gaixorik duena. Biak ala biak "preso etarrak" dira epailearentzat. Bigarrenean, herriko txosna batzordekoan, epaileak ez du zehaztu zein izan daitekeen usteko legez kanpoko elementua. Bertan, "Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopeko bandera bat ikus daiteke. Auziaren aurrean, herriko koadrila, dendari, ostalari eta auzokide guztiak deitu dituzte, etzi, larunbatean, Santa Eugenia plazan 20:00etan egingo duten asanblada informatibora. Argazkian, jaietako panpina.
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Aretoko epaileak Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordeko presidentea akusatu gisa galdekatu zuen urtarrilaren 16an. Jai batzordeak berak jakinarazi duenez, iazko jaietako liburuxkan argitaratutako bi iragarkitan "'terrorismoaren goratze' ustezko delituren bat egon daitekeela uste du magistratuak". Lehenengo iragarkian, Branka kultur elkartekoan, bi auzokide preso ageri dira: Imanol Beristain, Segi gazte erakunde ilegalizatuko kide izatea leporatuta 2010eko urriaren 22an atxilotu zutena eta egun preso prebentibo gisa epaiketaren zain dagoena eta Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herriko kazetari, idazle eta presoa, Euskal Herritik urrun 15 urte baino gehiago eman dituena eta ama oso gaixorik duena. Biak ala biak "preso etarrak" dira epailearentzat. Bigarrenean, herriko txosna batzordekoan, epaileak ez du zehaztu zein izan daitekeen usteko legez kanpoko elementua. Bertan, "Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopeko bandera bat ikus daiteke. Auziaren aurrean, herriko koadrila, dendari, ostalari eta auzokide guztiak deitu dituzte, etzi, larunbatean, Santa Eugenia plazan 20:00etan egingo duten asanblada informatibora. Argazkian, jaietako panpina.
Etiketak:
auzitegi nazionala,
eloy velasco,
itzubaltzeta,
jai batzordea,
jazarpena,
romo
2012/01/20
Aitor Elortza oroitzeko ekitaldia debekatu du Auzitegi Nazionalak
Iturria: ukberri.net
Argazkian, iheslarien aldeko aldarria Algortan / cc-by Ukberri.net.
Argazkian, iheslarien aldeko aldarria Algortan / cc-by Ukberri.net.
Gaur Algortan Aitor Elortza Unanue zenari hil eta sei urtera egitekoa den oroit ekitaldia debekatu egin du Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Efe albiste-agentzia espainolak zabaldu duenaren arabera, Dignidad y Justicia elkarte ultraeskuindarraren eskaera aintzat hartuz eta Fiskaltzaren txostenari jarraiki, "terrorismoaren goratze delitutzat" jo du ekitaldia magistratuak; eta hori ekiditeko "beharrezko neurriak" hartzeko agindu dio Poliziari. Bere aburuz, ekitaldia Algortako "herriko taberna batean" egitekoa da. Iturri judizialak aipatuz zabaldu du Efek, Polziak berak "ziurtatu" diola Pedraz epaileari "Elortza ETAko kidea izan zela eta, bere gurasoekin batera, 1991n Frantzian atxilotu zutela, ustez Bartzelona komandoarekin lotura zeukalako". Albiste agentzia espainolak berak aipatu du 1993an epaitu eta absolbitu egin zutela. Argazkian, iheslarien aldeko aldarria Algortan.
Aitor Elortza Unanue Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izan zen eta erbestealdi luze baten ondorioz hil zen Baionan. Elortzak Ipar Euskal Herritik Mexikora ihes egin zuen 80eko hamarkada hasieran. Ondoren, Ipar Euskal Herrira bueltatu zen berriro eta 1991ko maiatzean atxilotu eta Fresnesen (Paris) espetxeratu zuten 1992ko arte; 1993an epaitu ondoren, absoluzioa jaso zuelarik. 1994an berriz atxilotu zuten eta Metz-era bidali zuten. Bertan, zaintzapean ostatu batean bizitzera behartu zuten. Aste batzuk beranduago, konfinamendua apurtu eta Euskal Herrira bueltatu zen. Azkenik, gaixorik, hilik aurkitu zuten bere etxean 2006ko urtarrilaren 16an.
Aitor Elortza Unanue Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izan zen eta erbestealdi luze baten ondorioz hil zen Baionan. Elortzak Ipar Euskal Herritik Mexikora ihes egin zuen 80eko hamarkada hasieran. Ondoren, Ipar Euskal Herrira bueltatu zen berriro eta 1991ko maiatzean atxilotu eta Fresnesen (Paris) espetxeratu zuten 1992ko arte; 1993an epaitu ondoren, absoluzioa jaso zuelarik. 1994an berriz atxilotu zuten eta Metz-era bidali zuten. Bertan, zaintzapean ostatu batean bizitzera behartu zuten. Aste batzuk beranduago, konfinamendua apurtu eta Euskal Herrira bueltatu zen. Azkenik, gaixorik, hilik aurkitu zuten bere etxean 2006ko urtarrilaren 16an.
Etiketak:
aitor elortza,
algorta,
auzitegi nazionala,
debekua,
omenaldia
2012/01/05
Arkaitz Goikoetxeari 72 urteko espetxe zigorra ezarri diote
Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarrari 72 urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2007ko abuztuaren 24an Guardia Zibilaren Durangoko kuartelaren aurkako atentatuan parte hartzea egotzita. Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz-Polanco eta Clara Eugenia Bayarri magistratuek osatutako epaimahaiak "frogatutzat" jo dute Azkorrikoa atentatuan parte hartu zuela, erabilitako Seat Ibiza autoaren "buru-euskarrian bere DNA aztarnak agertu zirelako". "Zorionez, suak ez zituen hondatu, leherketak kanpora jaurti zituelako", diotenez. Fiskaltzak 79 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Arkaitzentzat, abenduaren 12an egindako epaiketan. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ordea, behin eta berriro salatu egin du torturan oinarritutako beste epaiketa baten aurrean gaudela, hots, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz izan zirela.
Baltasar Garzon epaileari berari, Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzi-mediku bati eta bi guardia zibili kereila jarri zieten 2008ko uztailaren 22ko polizia operazioan atxilotutakoen senideek. Magistratuari torturak saihesteko protokoloa bete ez eta torturak ahalbidetu izana leporatu zioten. Auzitegi Gorenak, ordea, atzera bota egin du kereila. Besteak beste, Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak atzeman zituzten aipatu polizia operazioan. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) beraien lekukotasunak erabili ditu "Tortura Euskal Herrian" dokumentala egiteko.
Condenan a 72 años a Goikoetxea por atentar contra la casa cuartel de Durango (Europa Press)
Etiketak:
arkaitz goikoetxea,
auzitegi nazionala,
epaiketa,
tortura
2012/01/04
Larunbateko herri mobilizazio orokorra isila izango da
Duela minutu gutxi Egin Dezagun Bidea ekimenak iragarri duenez, larunbatean, euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den herri mobilizazio orokorra isila izango da. Ekimeneko kide Amaia Esnalek ETB1eko "Azpimarra" saioan esan duenez, larunbateko manifestazioa isila izatea erabaki dute mobilizazioaren helburua eta mezua ez deformatzeko. Espainiako Auzitegi Nazionalaren ezarritako baldintzez eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak egindako "abisuez" hitz egin du Esnalek. Gainera, manifestazioaren helburuak ez direla aldatu gogorarazi du. Azkenik, martxa isila izatearen arrazoia edonolako istiluak ekiditea dela azpimarratu du Esnalek. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Bilboko Casillatik.
2011/12/12
Arkaitz Goikoetxearentzat 79 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak
Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra epaitu dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2007ko abuztuaren 24an Guardia Zibilaren Durangoko kuartelaren aurkako atentatuan parte hartzea egotzita. Azkorriko mutilaren kontrako 79 urteko zigor eskaera mantendu du Fiskaltzak. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ordea, behin eta berriro salatu egin du torturan oinarritutako beste epaiketa baten aurrean gaudela, hots, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz izan zirela. Baltasar Garzon epaileari berari, Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzi-mediku bati eta bi guardia zibili kereila jarri zieten 2008ko uztailaren 22ko polizia operazioan atxilotutakoen senideek. Magistratuari torturak saihesteko protokoloa bete ez eta torturak ahalbidetu izana leporatu zioten. Auzitegi Gorenak, ordea, atzera bota egin du kereila. Besteak beste, Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak atzeman zituzten aipatu polizia operazioan. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) beraien lekukotasunak erabili ditu "Tortura Euskal Herrian" dokumentala egiteko.
Etiketak:
arkaitz goikoetxea,
auzitegi nazionala,
epaiketa,
tortura
2011/11/18
Auzitegi Gorenak Guti eta Kotano absolbitu eta Arkaren kontrako 515 urteko espetxe zigorra berretsi egin du
Argazkian, azken ostiraleko elkarretaratzea Algortan.
Espainiako Auzitegi Gorenak Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez gazte algortarrak absolbitu ditu Legutioko Guardia Zibilaren kuartel-etxearen kontrako atentatuaz. Arkaitz Goikoetxearen kasuan, berriz, berretsi du iaz Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako 515 urteko espetxe zigorra. Gorenak pasa den urriaren 18an sinatu zuen epaia, nahiz eta atzo iluntzera arte ez zen zabaldu. Autoan, magistratuek onartzen dute Auzitegi Nazionaleko epaia Poliziaren aurrean inkomunikaturik zeudela egindako deklarazioetan oinarritzen dela eta horiek "kargu-froga gisa baloratu ezin" direla, auziperatuek emandako datuak okerrak edota "ezezagunak ez zirenean", gainera. Horri jarraiki absolbitu dituzte Kotano eta Guti. Atzo jakinarazitako beste sententzian, ordea, inkomunikazioan sinatutako deklarazioak nahikotzat hartu ditu Auzitegi Nazionalak, Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezartzeko, Abrako itsas-erret klubaren kontrako atentatu saiakeran.
Etiketak:
aitor cotano,
arka,
arkaitz goikoetxea,
autoinkulpazioa,
auzitegi nazionala,
epaiketa,
Guti,
iñigo gutierrez,
Kotano,
tortura
2011/11/17
Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diete
Argazkian, urriko azken ostiraleko elkarretaratzea.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Penaleko Hirugarren Aretoak zortzi urteko espetxe zigor bana jarri die Arkaitz Goikoetxea gazte getxoztarrari eta Aitor Cotano algortarrari. Iñigo Gutierrez algortarra, berriz, absolbitu egin dute. Magistratuek baztertu dituzte akusatuen tortura salaketak eta babestu dute guardia zibilek akusatuen ziegetan bideoak grabatu ez izana "auziperatuen intimitatea gordetzeko". Hartara, inkomunikazioan sinarazitako deklarazioak baliatu dituzte Arka eta Kotanori zortzi urteko espetxe zigorra ezartzeko.
Torturan oinarritutako epaiketarik ez!
Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.
Etiketak:
aitor cotano,
arka,
arkaitz goikoetxea,
autoinkulpazioa,
auzitegi nazionala,
epaiketa,
espainia,
espetxea,
Guti,
iñigo gutierrez,
Kotano,
tortura
2011/11/08
Zigor eskaera bikoiztu egin diete Arka, Guti eta Kotanori
Argazkian, urriko azken ostiraleko elkarretaratzea.
Joan den ostiraleko (azaroak 4) elkarretaratzean jakin genuen Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotanori 16 urteko espetxe zigorra jartzea eskatu duela Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Hasiera batean, 8 urte baino ez zituen eskatzen. Aipatu egunera arte egindako epaiketan, beraien abokatuen galderei baino ez zieten erantzun hiru gazte algortarrek, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz izan zirela esateko. Horixe bera salatu zuten dozenaka lagunek Algortako Telletxe plazan egindako kontzentrazioan.
Torturan oinarritutako epaiketarik ez!
Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.
Etiketak:
aitor cotano,
arka,
arkaitz goikoetxea,
autoinkulpazioa,
auzitegi nazionala,
epaiketa,
epaiketak,
Guti,
iñigo gutierrez,
Kotano,
tortura
2011/10/26
Torturan oinarritutako beste epaiketa bat
Egilea: Etengabe
Azaroaren 2, 3 eta 4an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotano getxoztarrak. Fiskalak 8 urteko espetxe zigorra eskatzen du hirurontzat, Getxon poliziak aurkitu zuen leherkariz betetako garagardo kupela beraiena zela egotzita. Akusazio hori, ordea, inkomunikazioan egindako torturez sinarazitako deklarazioan oinarritzen da soilik.
Espainiako Auzitegi Nazionalak tortura balioetsi egin du bere hasieratik, eta Auzitegi hori desegiteaz gain, gaur egunean Auzitegi horrek ezarritako zigor guztiak baliogabetzea eskatu behar dugu.
Iñaki Egañak "Amnistia" artikuluan esan bezala: “Ha llegado la hora de pedir también la anulación de los juicios de la Audiencia Nacional, al igual que se solicita los de sus predecesores. Un tribunal especial, por esencia, está diseñado para castigar y, por tanto, rompe con el primer precepto de la justicia: imparcialidad. La Audiencia Nacional jamás ha sido imparcial. Ha formado parte de ese entramado ideológico, coercitivo, vengativo y punitivo.”
Aski da!
Torturarik ez!
Epaiketa politikorik ez!
Espainiako Auzitegi Nazionala STOP!
Euskal presoak Euskal Herrira!
Amnistia eta askatasuna!
Etiketak:
aitor cotano,
arka,
arkaitz goikoetxea,
auzitegi nazionala,
epaiketa,
Guti,
iñigo gutierrez,
Kotano,
tortura
Subscribe to:
Posts (Atom)








