Showing posts with label bizi osorako espetxe zigorra. Show all posts
Showing posts with label bizi osorako espetxe zigorra. Show all posts

2012/09/11

Bizi osorako espetxe zigorra amaitzeko eskatuz mobilizazioak larunbatean

Gipuzkoa
  • Oñatin, 19:30ean plazan, manifestazioa.
  • Hernanin, irailaren14an, 20:00etan gudarien plazatik, manifestazioa.
Bizkaia
  • Zornotzan, 13:00etan kontzentrazioa Erreferendum plazan.
  • Elorrion, eguerdiko 12:00etan plazan kontzentrazioa.
  • Bermeon, eguerdiko 13:00etan kontzentrazioa.
  • Ondarrun, 13:00etan mobilizazioa Itsasargin.
  • Bilbon, eguerdiko 12.30ean plaza zirkularrean kontzentrazioa.
Araba
  • Gasteizen, 13:30ean Andra Mari Zuriaren plazan, kontzentrazioa.

2012/05/15

Ekimena burutu du Herrirak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean

Herrira mugimenduak ekimen baketsu eta ikusgarria egin zuen larunbatean Auzitegi Konstituzionalean. Bertan, Herrirak tribunal honek Bizi Osorako Zigorraren de faktozko aplikazioak suposatzen duen erabaki politikoari berme juridikoa eman izana salatu nahi izan zuen. Madrilen burutu zen ekimenean 19 lagunek hartu zuten parte eta Bizi Osorako Zigorraren aurkako leloekin atondutako kamisetak eraman zituzten. Pertsona bat identifikatua izan zen, baina ekimena inolako arazorik gabe burutu ahal izan zuten.


2012/04/12

Bizi osorako espetxe zigorraren aurka, goazen Bilbora!

Herrirak bat egin nahi larunbatean Bilbon burutuko den manifestazioarekin:

Herrira mugimenduak bat egin nahi du apirilaren 14an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalarekin. Espainiako Entzutegi Konstituzionalak harturiko azken erabakiak suposatu duen giza eskubideen urraketa nabarmenaren aurrean beharrezkoa ikusten dugu herritarrak batu eta giza eskubideen aldeko indarrak antolatzea.

Euskal preso politikoen egoera benetan kezkagarria dela ohartarazi nahi dugu, eta honen erakuslea da praktikan bizi osorako espetxe zigorra ezarri dietela euskal preso politiko askori. Espetxealdi luzeak eritasunen sortzaile dira, eta kasu askotan bizi osorako espetxe zigorra eta gaixotasun larriak eskutik helduta doazela ikusten dugu.

Espainiako eta Frantziako Gobernuek giza eskubideen aurkakoa den espetxe politika hau mantentzen dute gaur gaurkoz, Euskal Herritarren gehiengoaren borondateari muzin eginez. Gobernuek dituzte espetxeetan giltzak. Beraz, gure zeregina da Gobernuengan jarrera aldaketa bultzatzea. Zentzu horretan, mobilizazioa beharrezkoa izango da presioa areagotzen joateko. Gernikako Akordioko bultzatzaile izanik, herritarrak gonbidatu nahi ditugu mobilizaziora.

Herrira Bilbon izango da apirilaren 14an.

2012/04/05

Apirilaren 14an Bilbora joateko deia egin du Herrira mugimenduak

Herrira mugimenduan bat egin nahi du apirilaren 14an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalarekin. Espainiako Entzutegi Konstituzionalak harturiko azken erabakia suposatu duen giza eskubideen urraketa nabarmenaren aurrean beharrezkoa ikusten dugu herritarrak batu eta giza eskubideen alde indarrak batu eta antolatzea.

Zentzu honetan, Gernikako Akordioko bultzatzaile izanik, herritarrak gonbidatu nahi ditugu mobilizaziora.

Herrira Bilbon izango da apirilaren 14an.

2012/04/01

Gernikako Akordioa. Bizi osorako zigorra salatzeko manifestazio nazionala apirilaren 14an Bilbon

Argazkian, martxoko azken ostiraleko kontzentrazioa Algortan.

Gernikako Akordioa izenpetzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialon iritzian, Parot Dotrina delakoa abalatzen Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakia gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez da.

Euskal herritarren gehiengo zabal batek Auzitegi Konstituzionalaren erabaki politiko hau gure herriaren bake eta konponbide nahien aurkako eraso zuzen gisa interpretatu duenaren erabateko ziurtasuna dugu.

Atzo jakinaraziriko erabakiarekin, Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute berriro ere Euskal Herrian irekiriko agertoki berriarekiko euren borondatea zein den.

Auzitegi Konstituzionalaren erabaki oso oso larri baten aurrean gaude: Biziarteko zigorraren de faktuzko legeztapenarekin.

Estatuak argi utzi du ez duela gatazkaren konponbide politiko eta demokratiko bat nahi.

Estatuak blokeo egoera betikotu nahi du, irekiriko aukera ustel dadin eta horrela, bakea eraikitzeko aukera oro zapuzteko.