Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. artikulua urratu duela ebatzi du, torturak eraginkortasunez ez ikertzeagatik eta ikertzeko bitartekorik ez jartzeagatik;
24.000 euroko ordainsaria ordaindu beharko dio Otamendiri.
'Egunkaria'-ko zuzendari ohiak 2008an jo zuen Estrasburgoko Giza
Eskubideen Auzitegira argudio horiekin, eta ontzat eman ditu
Estrasburgok gaur. Europak horrelako kasuetan gaur arte bi aldiz eman du
epaia salaketa aurkeztutakoaren alde Euskal Herriari dagokionez: 2011ko
martxoaren 8an Aritz Beristainen alde eta 2010eko irailaren 28an Mikel
San Argimiroren alde. Bi epai horiek izan ditu oinarri Iñigo Iruin
abokatuak Otamendiren auzian.
