Elkartasunaren hatsa nagusitu zen larunbatean Biarritzen. Emozioz betetako
eguna, ekitaldi hunkigarria. Iheslarien arazoa ez da konpontzen egoera
pertsonala zuzenduz, baizik eta ihes egitera bultzatu zituzten arrazoiak
gaindituz. EIPK-k konponbiderako bere proposamena jarri du mahaigainean
herriaren aitzinean.
Argazkian, Alfontso Etxegarai Plentziako
deportatua 27 urte daramatza erbestean / cc-by-nc-nd Josu Martinez eta
Txaber Larreategi - Gite-Ipes - Eguzki Bideoak.
Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen
Kolektiboak larunbat honetan, ekainak 15, Miarritzeko Irati
erakustazokara hurbiltzeko deia luzatu du, bertan "Herria dugu arnas" nazio ekimenaren "Elkartasun Hatsa" ekitaldia antolatu dutela. Ernai eta Herrira
erakundeek bat egin dute ekimenarekin. Algorta-Getxoko Ezker
Abertzaleak zabaldu duenez, hasiera batean bi autobus antolatuko zeuden
Uribe Kostatik, baina eskaria txikia izan dela ikusita bakarra aterako
da azkenean. Zerrendak ohiko lekuetan jarri dira, Algortako kasuan Abian
Kultur Elkartean. Norbaitek joateko asmoa baldin badauka ahalik eta
lasterren izena eman (946 566 851) beharko du. Ordutegia hurrengoa da:
irteera, goizeko 9etan Telletxetik eta, itzulera, 18:00etan Miarritzetik
(Irati erakustazoka).
Euskal Iheslari
eta Deportatu Politikoen Kolektiboak "hausnarketa prozesu zabala burutu
du azken garaian eta estatuen blokeoa aldebakarreko pausuen bitartez
gainditzeko hautua egin" du, Herriraren arabera. Bide horri hasiera
emateko, abian jarri du “Herria dugu arnas” ekimena. Munduko bazter
anitzetan ehunka iheslari daude, eta Euskal Herrian libre bizitzeko
eskubidea jorratu nahi dute, mundutik herrira itzuli. Iheslari eta
Deportatu Politikoen Kolektiboak gatazkaren konponbidean ekarpen
politikoa egin dezan eta haiek babesteko ekimena da larunbateko
Elkartasun Hatsa izeneko ekitaldia. Egun osoko egitaraua izango du:
• 11:30ean ekitaldi politikoa.
• 13:30ean bazkari herrikoia.
• 19:00etan kontzertua: Gatibu, Gose, Iheskide eta Ze Esatek!
Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak larunbat honetan, ekainak 15, Miarritzera hurbiltzeko deia luzatu du.
Kolektiboak
hausnarketa prozesu zabala burutu du azken garaian eta estatuen blokeoa
aldebakarreko pausuen bitartez gainditzeko hautua egin du. Bide horri
hasiera eman nahi dio, eta hartarako abian jarri du
“Herria dugu arnas” ekimena. Munduko bazter anitzetan ehunka iheslari
daude, eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea jorratu nahi dute,
mundutik herrira itzuli.
Haien babeserako eta
Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak gatazkaren konponbidean
ekarpen politikoa egin dezan, Elkartasun Hatsa izeneko ekitaldia
antolatu dute larunbaterako.Miarritzeko Irati erakustazokanizango
da (aireportutik hurbil), eta egun osoko egitaraua antolatu dute:
11:30ean ekitaldi politikoa
13:30ean bazkari herrikoia
19:00etan kontzertuak: Gatibu, Gose, Iheskide eta Ze
Esatek!
Hara hurbiltzeko, Uribe Kostatik bi autobus izango dira. Hauetako bat ekitaldia bukatu eta gero bueltatuko da
(13:30ean). Bestea, berriz, kontzertuak bukatu eta gero bueltatuko da
(23:00etan gutxi gora behera). Autobusa goizeko 9etan aterako da
Telletxetik.
Izena emateko zerrenda jarriko da Abian Kultur Elkartean bihartik aurrera