Showing posts with label erabakia. Show all posts
Showing posts with label erabakia. Show all posts

2012/09/12

Arratsaldean aztertuko du Auzitegi Nazionalak Uribetxebarriaren kasua

Iturria: Berria.info

Arratsaldeko bostetan bilduko da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko lehen sekzioa, Fernando Grande-Marlaska buru duena, Fiskaltzak Josu Uribetxebarria euskal presoaren askatasunaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzeko. Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna onartu izanaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Fiskaltzak, eta horixe aztertuko du orain aretoak; ez, beraz, Auzitegi Nazionaleko areto nagusiak, Fiskaltzak hala eskatu arren.

Bost magistratuk osatzen dute lehen sekzioa: Grande-Marlaskak, Ramon Saezek, Alfonso Guevarak —Manuela Fernandez Prado ordezkatu du—, Javier Martinez Lazarok eta Nicolas Povedak. Lehen hirurak sektore kontserbadorekoak dira, eta sektore aurrerakoikoak azken biak.