"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak
lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea egin zuen pasa den ostiralean, ekainak 7, Eskumaldeko LAB
sindikatuak. Kontzentrazioa Algortako Telletxe plazan egin zuten
sindikatuko dozenaka kide eta zaleek, eguerdiko 13:00etan. Txorierri,
Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak
hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian,
beti lehenengo ostiralean.
Euskal presoak Euskal Herrira!
Euskal presoak lantokietara!

