Gure senide eta lagunek osatzen duten Euskal
Preso Politikoen Kolektiboaren ordezkaritza osoa ezagutzera eman zuten
larunbatean kaleratutako oharrean.
EPPK-ren oharra:
Ekainaren
2an Gernikan, eztabaidaren ondorioak plazaratu berri ditugu adierazpen
politiko baten bidez. Sortutako erreakzio politikoei nola komunikabideen
interesari so eginez gero, eta kontrakoa dioten arren, Kolektiboaren
hitzari ematen zaion garrantziaren adierazgarri izan da.
Oinarrizko
kokapen politikoa egin dugu egoera politiko orokorraren baitan, gako
esanguratsuenak aintzat hartuz. Aurrerantzean ere urrats eta ekimen
berriak emateko determinazioa azpimarratu nahi izan dugu, baldintza
berrien perspektiban.
Etsigarri
suertatu zaio bati baino gehiagori Kolektiboak erabaki eta
adierazitakoa. Ulergarri dakiguke euskal presoak suntsitu beste asmorik
ez dutenek edota bere hautu partikularra jantzi edo babestu nahi duenak,
bestelakorik desiratu izana. Oso kezkagarri, jeltzaleek
lehendakarigaiaren ahotan, garai politiko berriotan ere, Gobernu
espainolak aurkeztutako plana ontzat eman ondoren EPPKren
posizionamendua baztertu eta biktimismoa egitea leporatzea. Aintzat
hartu beharko luke PNVren buruzagitzak espetxe politika kriminalak
erantzukizun zuzenak badituelako. PNVren morrontza ekonomiko, politiko
eta ideolojikoak Espainiaren hondamendirako bidea soilik dakar.
