Showing posts with label getxoko bildu. Show all posts
Showing posts with label getxoko bildu. Show all posts

2012/10/29

Bihar danok udaletxera! Hamahiruak herrira!

Biharko udal batzarrean preso gaixo larrien eskubideen aldeko mozioa aurkeztuko du Getxoko Bilduk. Horri jarraiki, arratsaldean bertan, 16:30ean, elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean Algortako Herrira bilguneak, 17:00etan hasten baita osoko bilkura. Lehenik eta behin, preso gaixoen egoera larriaren aurrean, "bere kezka adieraztea" eskatuko dio Getxoko Bilduk Udalari. Era berean, "indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginaz", Madrilgo Gobernuari "urrats errealak emateko deia" egitea galdegingo dio. Bigarren, nazioarteko eta Espainiako legedia oinarritzat hartuaz, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskara premiatuko du koalizioak tokiko erakundea, "beharrezkoa duten osasun tratamendua baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan". Azkenik, erabaki horren berri, Madrilgo Barne Ministerioa eta Kartzela Zaintzako epaileari bideratzea eskatuko dio Bilduk Udalari. 


2012/10/24

Preso gaixo larrien aldeko mozioa eramango du astearteko udal batzarrera Getxoko Bilduk

Urriaren 30eko (asteartea) udal batzarrean preso gaixo larrien eskubideen aldeko mozioa aurkeztuko du Getxoko Bilduk. Horri jarraiki, egun horretan 16:30ean elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean Algortako Herrira bilguneak, 17:00etan hasten baita osoko bilkura. Lehenik eta behin, preso gaixoen egoera larriaren aurrean, "bere kezka adieraztea" eskatuko dio Getxoko Bilduk Udalari. Era berean, "indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginaz", Madrilgo Gobernuari "urrats errealak emateko deia" egitea galdegingo dio. Bigarren, nazioarteko eta Espainiako legedia oinarritzat hartuaz, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskara premiatuko du koalizioak tokiko erakundea, "beharrezkoa duten osasun tratamendua baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan". Azkenik, erabaki horren berri, Madrilgo Barne Ministerioa eta Kartzela Zaintzako epaileari bideratzea eskatuko dio Bilduk Udalari. 


2012/08/28

Getxoko Bildu: "Getxoko familia baten aurkako erasoa salatzen dugu"

Pasa den abuztuaren 26tik 27rako gauean, iluntasunak ezkutatuta, ezezagunek Goikoetxea Basabe familiaren etxeko kanpoaldeko harresian pintada bat egin zuen zeinetan “Aquí nazis” idatzita zegoen. Ez da lehenengo aldia familia honek horrelako erasorik jasan duenik; izan ere, duela hiru urte (2009ko uztailean), ustez Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak baserria erretzen saiatu eta Zigor semearen aurka heriotza mehatxuak idatzi zituen. 

Getxoko familila honek jasandako eraso berri honek baztertu nahi ditugun aurreko garaietara eramaten gaitu, gerra zikin eta jazarpen politikoaren kapitulu ilunenetara hain zuzen ere. 

Esan bezala, atzokoa ez da Getxoko familia honen aurka egin den lehenengo erasoa. Aurrekoetan jasotako isiltasun eta babesgabetasun getxoztar batek -eta euskal herritar batek oro har- jasan beharko lukeen azkena izan dadin lan egitera deitzen diegu Udal ordezkariei, getxoztarrei eta jendearte osoari. 

Era beran, Getxoko Bildutik Gernikako Akordioaren markoaren barruan gatazka politikoa gainditzeko lan egiteko konpromiso sendoa berresten dugu.

Getxoko Bildu