Euskal Herria abagune berezian aurkitzen da. Mundu mailako krisi
ekonomikoarekin batera, Frantzia eta Espainiarekiko lurralde ereduaren
krisi politikoa bizi dugu. Krisia aukeran bilakatu beharra dago. Unearen
garrantzia horretan datza.
Egoera politiko berriak ez du aitzitik Estatuon jokabide zapaltzailea
eten eta ez ditu oraindik gatazka konpontzeko norabidean kokatu. Bada,
blokeoa pitzatzen hasteko testuinguru aproposa dugu hilabeteotakoa,
hautes lehia tartean.
Azken hauteskundeetan jasotako babesak indar metatze berritua ekarri
behar du eta baldintzak sortu erronka berrietarako. Europan Estatu
berrien independentziaren aukera bizia baliatu egin behar baitugu.
Gasteizeko eta Iruñeko legebiltzarrak Espainiako egitura administratibo
agortutik, Euskal-Nafar Estatuaren egitura independientearen norabidean
jartzeko. Borroka eta bozka, aukera politiko bakarrari eskaintzen
dizkiogu, Euskal Herria Bilduri. Gure momentua da, gure esku dago!
