Showing posts with label jaiki hadi. Show all posts
Showing posts with label jaiki hadi. Show all posts

2012/08/25

Jaiki Hadi elkarteak biziki gaitzetsi du auzitegiko medikuaren txostena

Iturria: Berria.info

Argazkian, Jaiki Hadi elkartearen agerraldia gaur, Bilbon.

Jaiki Hadi presoen prebentzio eta laguntzarako elkarteak biziki gaitzetsi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Baena medikuak Iosu Uribetxebarria preso gaisoaren osasun egoeraren inguruan osatutako txostena. Euskal presoa oso larri dagoela berretsi duen arren, Baena medikuak uste du Zaballako espetxean trata dezaketela. 

Iñaki Uruburu eta Estibaliz Gorostiaga Jaiki Hadi elkarteko ordezkariek agerraldia egin dute gaur, Bilbon; besteak beste. Uribetxebarriaren gaixotasunaren jarraipena eta tratamendua preso egotearekin "bateraezina" dela adierazi dute. Egoera salatzeko "dagokion instantzia guztietan" kexak aurkezteko asmoa dutela esan dute. Auzi medikuari espetxeetako irizpideak "alboratzea" egotzi diote, Uribetxebarriaren kasuak baldintza guztiak betetzen dituelako, eta ohartarazi dute baldintzapeko askatasunerako irizpideak "manipulatzen" ari direla.  

2012/07/06

Gaixo dauden presoen egoera "itzulezin" bihurtzen ari da

Iturria: Berria
Argazkian, Jaiki Hadi mediku eta psikologoen elkarteko kideak, atzo egin zuten agerraldian. / MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Jaiki Hadi mediku eta psikologoen elkarteak Europako giza eskubideen aldeko erakundeetara joko du

Kezka larritasun bihurtu zaie euskal presoei osasun laguntza ematen dieten Jaiki Hadi elkarteko mediku eta psikologoei. Ezinegona, haserre. Ohartarazi dute egoerak nabarmen egin duela okerrera duela urtebetetik hona, gaixo dauden presoen egoera txarrak alarma guztiak piztu zizkiela-eta jendaurrean agertu zirenetik hona. Neurririk hartu ezean etorriko zela sumatzen zutena egia bihurtu dela. Egoerarik larrienak arintzen saiatu dira. Horien berri eman, eta gomendio zehatzak egin dituzte presoen gaineko erantzukizunak dituzten instantzietan. "Ez du ezertarako balio izan", salatu du Fernando Arburuak elkartearen izenean. Inork ez die kasurik egin. Ondorioz, oso larriak ziren egoerak "itzulezin" bihurtzen ari direla ohartarazi dute.