Showing posts with label josu uribetxeberrira. Show all posts
Showing posts with label josu uribetxeberrira. Show all posts

2012/08/05

Gaixorik dauden presoak askatzeko mobilizatzen jarraitzeko eskatu du Herrirak

Iturria: Berria.info
Argazkia: Arrasateko Herrira (Facebook)

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoak libre utz ditzatela aldarrikatzeko manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Arrasaten, Herrira mugimenduak deituta. Josu Uribetxeberria "hilurren" dagoen presoaren egoera salatu zuten eta, halaber, hura "heriotzaren itxarongelatik" berehala ateratzeko galdegin. Beste hamahiru preso daude osasun egoera larrian, Herriraren arabera.

Mobilizatzen jarraitzeko eskatu zuen. "Uribetxeberria heriotzako itxarongelatik aterako dugu, eta askatu behar ditugu gaixotasun larria duten beste hamahiru presoak ere. Baina, horretarako, bultzaka segitu behar dugu, orain arte egindakoa ez baita aski, eta oraintxe egin behar dugu, egoera hil edo bizikoa baita". Beñat Zarrabeitiak eta Ines Osinagak hitz egin zuten mugimenduaren izenean martxaren bukaeran.

2012/07/29

Josu askatu, hamalauak Herrira! Larunbatean manifestazio nazionala Arrasaten

Herrira mugimenduak agerraldia burutu du gaur goizean Donostian. Bertan, Josuren egoeraren larritasuna azpimarratu eta bera libre uzteko eskatu dio Gobernuari. Larunbaterako manifestazio nazionala deitu du Arrasaten.

Hemen agerraldian irakurritako testua:

Egun on denoi eta eskerrik asko Herriraren prentsaurreko honetara etortzeagatik. 

Lehen lehenik, Josu Uribetxeberria presoari eta bere familia osoari, gure elkartasunik sentituena bidali nahi diegu. 

Josu Uribetxeberria Arrasatearrak, nire herrikideak, 57 urte ditu eta 15 urte daramatza kartzelan. Metastasia detektatu berri diote. 

Josuren osasuna atzera bueltarik gabeko egoerara heldu da, saihestu zitekeen arren.

Josuk legez eta eskubidez aske behar zuen aspaldi. Hala ere, minbizia izanik, 2007an askatasun eskaera ukatua izan zitzaion. 

Giltzurruneko minbizia pasa ostean, bizi osorako tratamendu eta jarraipen estua derrigorrezkoa zuen, hain justu gertatu dena saihestu ahal izateko. Jakina denez, kartzelako bizitza batera ezina da mota honetako mediku asistentzia eta tratamenduekin.