Showing posts with label landare elkartea. Show all posts
Showing posts with label landare elkartea. Show all posts

2012/11/08

Irritxoen Eguna: Errenterian irri egiteko aukera, azaroaren 11n

Iturria: Berria.info
 
Haurrentzako egitarau zabala prestatu du antolakuntzak; goizetik gauera arte hainbat ekitaldi izango dira
 
Aurpegi goibelak eta umore txarra debekatuta egongo dira azaroaren 11n Errenterian (Gipuzkoa). Umore onez bizitzeko eguna izango da, kalera atera eta irri egitekoa. Landare elkarteak Irritxoen Eguna antolatu du hemendik bi iganderako, "inoiz haurrentzat antolatu den egunik handiena".

Hamabi urtez azpiko haurrentzako eguna izango da, eta, antolatzaileen hitzetan, lehen aldiz antolatu da "maila horretako" festa bat adin txikikoentzat. Berez, beste bitan egin da preso daudenen haurren eskubideak sustatzeko eguna: 2008an, Hernanin; eta iaz, Tolosan. Baina indar berezia hartuko du aurtengoak, aurreko urteetan baino egitarau oparoagoa prestatu baitute.