Showing posts with label martxelo otamendi. Show all posts
Showing posts with label martxelo otamendi. Show all posts

2012/10/16

Estrasburgok Espainia kondenatu du Otamendiren tortura salaketa eraginkortasunez ez ikertzeagatik

Iturria: Berria.info

Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. artikulua urratu duela ebatzi du, torturak eraginkortasunez ez ikertzeagatik eta ikertzeko bitartekorik ez jartzeagatik; 24.000 euroko ordainsaria ordaindu beharko dio Otamendiri. 'Egunkaria'-ko zuzendari ohiak 2008an jo zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira argudio horiekin, eta ontzat eman ditu Estrasburgok gaur. Europak horrelako kasuetan gaur arte bi aldiz eman du epaia salaketa aurkeztutakoaren alde Euskal Herriari dagokionez: 2011ko martxoaren 8an Aritz Beristainen alde eta 2010eko irailaren 28an Mikel San Argimiroren alde. Bi epai horiek izan ditu oinarri Iñigo Iruin abokatuak Otamendiren auzian.