Sakabanaketaren aurkako ekimena burutu zuten ostiral goizean Nafarroako Trafiko Zuzendaritzak Iruñean dituen bulegoetan. Bertan hainbat herritar sartu ziren eta bozgorailuetatik sakabanaketaren aurkako mezuak bota zituzten.
Showing posts with label sakabanaketa. Show all posts
Showing posts with label sakabanaketa. Show all posts
2012/05/15
2012/05/11
Algortan 16 preso, 11.793 kilometro errepideetan. Sakabanaketa amaitu!
Etxean preso
- Angel Figueroa Fernandez
- Iñigo Otazua Urresti
- Aimar Hidalgo Lertxundi
- Albaro Arri Pascual
- Jagoba Terrones Arrate
- Jabier Gallaga Ruiz
- Manex Zubiaga Bravo
- Endika Lejarzegi Olabarrieta
- Pol Asensio Millan
- Arkaitz Goikoetxea Basabe
- Jone Lozano Miranda
- Asier Borrero Toribio
- Urtzi Paul Larrea
- Iñigo Gutierrez Carrillo
- Aitor Cotano Sinde
- Gorka Garcia Sertutxa
Sakabanaketa amaitu!
2012/05/02
Etxerat elkarteak sakabanaketa politika salatu du
Argazkian, gaurko prentsaurrekoa / © Etxerat
Tamalez, beste behin ere sakabanaketa politikoaren
ondorioak salatzeko bildu gara hemen. Pasa den asteburuan
sakabanaketaren ondorioz euskal preso politikoen senide eta lagunek hiru
istripu izan ditugu.Eta laugarren istripu bat gertatzeko zorian egon
zen. Izan ere, Eider Perez presoaren senide batzuei oreretarra Cordobako
espetxera bisitatzera zihoazela, Burgos parean, gurpila lehertu
zitzaien. Kasu honetan, zorionez autoaren kontrola ez galtzea lortu
zuten, baina, ozta-ozta iritsi ziren bisitara. Eta Iñaki Arakama, Oskar
Calabozo, Gorka Vidal, Iñaki Alonso, Txetxu Barrios eta Iñaki Beaumont
presoen bederatzi senide eta lagun izan dira istripuak jasan dituztenak.
Calabozo, Vidal eta Alonso presoen senide eta lagunek izandako
istripuan, gainera, autoak jasandako kalteez gain, senide eta lagunek
izandako kalte fisikoak gehitu behar zaizkie. Izan ere, kolpeen ondorioz
hirurek lepokoa dute eta Alonsoren arrebak traumatismo
kraneo-enzefaliko arina du. Jada 2012. urtean sakabanaketa politikak
zazpi istripu eragin ditu. Eta duela 23 urte martxan jarri zenetik 16
senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunka izan dira
pairatu behar izan ditugun istripuak. Zenbatu ezinak dira senide eta
lagunok pairatu ditugun kalte fisiko, sikologiko eta ekonomikoak.
Etiketak:
dispertsioa,
etxerat,
istripuak,
sakabanaketa,
senideak
Iñaki Arakama gasteiztarraren lau senidek istripua izan dute presoa bisitatzera zihoazela
Valdemoroko espetxean aurkitzen den Iñaki Arakama preso gasteiztarraren lau senidek auto istripu bat izan zuten igandean bisitara zihoazela. Bidegurutze batean autoaren kontrola galdu eta errepideko erdibitzailearen aurka jo zuten. Ezbeharra atzoko goizeko 9etan izan zen, San Martin de la Vega parean, Valdemorora bidean. Autoan zihoazen lau pertsonak ondo dauden arren, kotxeak kalte handiak izan zituen; autoa bertan utzi behar izan zuten, eta alokairuko batekin egin behar izan zuten espetxerako bidaia; baita bueltakoa ere. Honakoa 2012an senide eta lagunek izan duten zazpigarren istripua da, asteburu honetan bakarrik hiru istripu izan direlarik. Dispertsio politika ezarri zenetik 23 urte igaro diren honetan, 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan.
Sakabanaketarik ez!
Preso eta iheslariak herrira!
2012/04/29
Sakabanaketak asteburu honetako bigarren istripua eragin du
Kordobako espetxean aurkitzen diren Oscar Calabozo (Trapaga) eta Gorka Vidal (Zaratamo) presoen lagun banak, eta Iñaki Alonso (Portugalete) presoaren arrebak istripua izan dute Bilbo ondoko A8 errepidean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Ezbeharra igande goizeko 3:30ean izan da. Kotxearen kontrola galdu, biraka hasi eta errepideko erdibidearen aurka jo dute senide eta lagunek. Ondorioz, lepoan eta buruan kolpeak jaso dituzte hiru lagunek eta kotxeak kolpe handia du atzealdean. Istripua izan ostean, goizeko 4:30ean senide eta lagunak Gurutzetako ospitalean izan dira froga egiteko, eta 7:30ean alta jaso dute. Kolpeen ondorioz hirurek lepokoa dute eta Alonsoren arrebak traumatismo kraneo-enzefaliko arina.
Larunbatean, berriz, Oihana Belokik, Txetxu Barrios Atarrabiako presoaren lagunak, eta
Richard Etxeberriak, Iñaki Beaumont Iruñeako presoaren osabak auto
istripua izan zuten 13:00ak inguruan, Granadako Albolote espetxean
bisita bat burutu eta etxera abiatu zirenean. Espetxetik gertu,
bidegurutze batean autoaren kontrola galdu eta buelta bat eman ondoren,
olibondo baten aurka joan ziren. Autoaren kontrola galtzearen arrazoia
eguraldia izan zen, errepidea bustita baitzegoen. Kotxean zihoazen bi
lagunek ez zuten kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak ditu.
2012/03/13
Antonia Hernandez gogoan, 15 urte
Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.
Istripua Aranda de Dueron gertatu zen. Autoan Anjel Figueroaren aitita, amama, aita eta ama zihoazen. Aititak, Emilio Fernandezek, zauri larriak izan zituen, UVIn artatu zuten, eta aurrera atera zen arren, ez zen inoiz izandako zauriez errekuperatuko. Gurasoak, Carmen Fernandez eta Angel Figueroa, ere ospitaleratu behar izan zituzten.
Senideak elkarteko ordezkariek espetxe politika eta presoen sakabanaketa salatu zuten. “Antonia Hernandez sakabanaketa politikak hil du”, esan zuten. “UPN, PSOE eta PPk hil dute, espetxe politika horretan inplikatuta daudenek hil dute, diseinatu zutenek eta horren aurrean isilik jarraitzen dutenek”. Sakabanaketa krudel eta ankerra dela esan eta legez kanpokoa dela salatu zuten.
Etiketak:
anjel figueroa,
antonia hernandez,
auto-istripua,
sakabanaketa
2012/03/01
Herrira: "Sarkozy jaunak gaur Itsasun egindako adierazpenen harira"
“Euskal presoen hurbiltzea desiragarria dela” esan du Frantziako Presidenteak eta UMP alderdiko hautagaiak gaur Itsasun. Berriki Frantziar Estatuko Asanblada Nazionalak hartutako erabakiarekin sintonian daude Sarkozy jaunak egindako adierazpenak.
Ezaguna da euskal jendartearen gehiengo zabal batek adostasun handia adierazi duela euskal preso politikoen euskal herriratzeari dagokionean. Beraz, bai Sarkozy jaunari, bai Frantziar Gobernuan ardurak dituzten orori hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatzen diegu.
Euskal jendartearen gehiengo zabal batek eskatzen duenaren norabidean doaz adierazpen hauek, baina hitzetatik aplikazio praktikora doan bidea garatzea ezinbestekoa dela deritzogu.
Iragan den urtarrilaren 7ko herri mobilizazio erraldoiaren ondoren, hainbat ordezkari instituzional eta eragileek euren diskurtsoa aldatu dute presoen gaiari dagokionez. Orain, garaia da -presoek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketaren larritasunagatik eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek hala eskatzen duelako adierazpen hauek isla praktikoa izan dezaten.
Eskerrik asko
Herrira
Etiketak:
euskal presoak euskal herrira orain,
Itsasu,
presoak,
sakabanaketa,
Sarkosy
2012/01/04
Etxerat: "Espetxe politikak oraindik ere errepresio, erabilpen eta mendeku klabeetan jarraitzen du"
Argazkian, atzo eman zuten prentsaurrekoa / © Etxerat
2012aren hasierarekin batera, balantzea egiteko unea da. Etxerat Elkarteak egun indarrean dagoen espetxe politikak uzten dituen datuak eta ondorioak jendarteratu eta salatuko ditu gaur. Eta lehen baieztapena argia da: Indarrean dagoen espetxe politikak, euskal preso poltikoei salbuezpenez ezartzen zaiena, oraindik ere errepresio, erabilpen eta mendeku klabeetan jarraitzen du.
Sakabanaketak bere horretan segitzen du eta egun dauden 665 euskal preso politikoak 7 Estatu ezberdinetako 71 espetxetan dispertsatuta daude. Horietako zortzi bakarrik daude Euskal Herrian. Egoera honek kalte fisiko, psikologiko eta ekonomiko handiak dakartza. Horren eredu dira aurten euskal presoen senide eta lagunok pairatu ditugun 13 istripuak. Eta, azken 22 urtean, 400 dira pairatu ditugun auto ezbeharrak. Horien ondorioz, 16 senide eta lagun hil dira.
Bidaien joan etorriak eta espetxe politikak eragiten dituen gastuak altuak dira, hilero familia bakoitzak 1500 eta 2000 euro arteko gastuari aurre egin behar dio. Odoluste ekonomiko nabarmena da hainbat familiarentzat, are gehiago krisi garai latz hauetan.
2011/11/17
Etxerat: "Euskal jendartearen gehiengo zabal batekin batera, gure senide eta lagun presoen eskubideak errespetatuak izatea exijitzen jarraituko dugu"
Entzun berri ditugun testigantzak, gure senide eta lagun presoek pairatzen duten errealitate gordinaren adibide bat besterik ez dira. Izan ere, erabilpen, errepresio eta mendeku klabetan eraikia dagoen espetxe politikak etengabe urratzen baititu oinarrizko eskubideak.
Errealitate krudel eta triste honi berehalako amaiera eman behar zaio. Euskal preso politikoen senide eta lagunak arrisku larrian gaude. Astebururo, edozein errepide edo bihurgunetan gure bizitzak jokoan daude. 2011an, 13 dira pairatu ditugun ezbeharrak eta azken 22 urtetan 400 dira sufritutako istripuak.
Astebururo milaka lagunek milaka kilometro egin behar izaten ditugu bisita bat burutu ahal izateko. Hortaz, probabilitate kontua da istripu bat pairatzea. Errusiar erruleta maltzur honekin berehala amaitea exijitzen dugu. Ezin dute gure bizitzekin jolasten jarraitu.
Etiketak:
amnistia,
elkartasuna,
espetxea,
etxerat,
presoak,
sakabanaketa
2011/11/08
Kitxu berriro eraman dute Valladolidera
Argazkian, urriaren 14ean, ama ikustera etxera eraman zutenean / ukberri.net
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" Itzubaltzeta / Romoko preso politikoa berriro eraman dute Valladolidera, Burgosetik pasa ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Larri gaixorik dagoen ama bisitatzera eraman zuen etxera urriaren 14an Ertzaintzak, segurtasun neurri handien artean. Amarenera sartzean zein alde egitean, animo oihu eta txalo artean jaso zuten 50 bat senide, lagun eta auzokidek. Langraitzen izan dute ordudanik. Baina, orain berriro urrundu dute, sakabanaketa politika ankerrari jarraiki, eta Valladolidera eraman, Villanublako espetxera. Villanubla Getxotik 303 kilometrotara dago.
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" Itzubaltzeta / Romoko preso politikoa berriro eraman dute Valladolidera, Burgosetik pasa ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Larri gaixorik dagoen ama bisitatzera eraman zuen etxera urriaren 14an Ertzaintzak, segurtasun neurri handien artean. Amarenera sartzean zein alde egitean, animo oihu eta txalo artean jaso zuten 50 bat senide, lagun eta auzokidek. Langraitzen izan dute ordudanik. Baina, orain berriro urrundu dute, sakabanaketa politika ankerrari jarraiki, eta Valladolidera eraman, Villanublako espetxera. Villanubla Getxotik 303 kilometrotara dago.
Sakabanaketarik ez!
Euskal Presoak Euskal Herrira ORAIN!Preso guztiak etxera!
Etengabe: Iñaki Gonzalo “Kitxu” berriro Valladolidera eraman dute
ukberri.net: Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu” preso itzubaltzetarra berriro eraman dute Valladolidera
Etiketak:
espetxea,
euskal preso eta iheslariak etxera,
iñaki gonzalo,
kitxu,
presoak,
sakabanaketa
2011/10/27
Etxerat: "Guztion bultzadarekin sakabanaketarekin amaituko dugu"
Argazkia: Algortako Portu Zaharreko jaietan koadrila ugarik erakutsi zieten elkartasuna euskal preso politikoei.
Gaurko agerraldiaren bitartez, Etxerat Elkarteak azken egunetan Euskal Herrian eman diren albiste ezberdinen inguruko balorazioa egingo du eta horrekin batera gure ustez etorkizunean guztiok garaile sentituko garen agertoki berri bat eraiki ahal izateko gakoak mahaigaineratuko ditugu.
Lehenik eta behin, ETA erakundeak borroka armatua behin betiko utzi izana eskubide guztiak errespetatuak izango diren agertoki baten bidean aurrerapausu nabarmena suposatzen duela adierazi nahi dugu. ETAk, Gernikako Akordioak eta Bruselaseko Adierazpenari era positiboan erantzun zion aurrena eta orain Donostian burutu zen Bakerako Nazioarteko Konferentziari modu berean erantzun dio.
ETA erakundearen erabakiak gure herriak hainbeste desiratzen duen egiazko konponbideari hainbat ate irekitzen dizkio. Baina, tamalez, oraindik ere badira hainbat alderdi eta eragile norabide horretan pausorik eman ez dutenak. Izan ere, guztion ardura da eskubide urraketarik gabe eszenatoki inklusiboa eraikitzea.
ETA erakundearen erabakiak gure herriak hainbeste desiratzen duen egiazko konponbideari hainbat ate irekitzen dizkio. Baina, tamalez, oraindik ere badira hainbat alderdi eta eragile norabide horretan pausorik eman ez dutenak. Izan ere, guztion ardura da eskubide urraketarik gabe eszenatoki inklusiboa eraikitzea.
Subscribe to:
Posts (Atom)









