Ostiralean hasi eta larunbatean amaitu zen Zaballako espetxearen
aurrean Txus Martin euskal preso politikoa eta gaixo dauden beste
hamahiruak libre uzteko eskatu duen ekimena.
Atzo goizeko elkarretaratzean eragile ugarik parte hartu zuten,
alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialetako ordezkariak bertan izan
zelarik.
Manu Ugartemendia eta Ane Zelaiak hitz egin zuten, gobernuari jarrera aldaketa eskatu ziotelarik.


