2013/06/10

Ekainaren 15ean denok Miarritzera!



Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak larunbat honetan, ekainak 15, Miarritzera hurbiltzeko deia luzatu du.

Kolektiboak hausnarketa prozesu zabala burutu du azken garaian eta estatuen blokeoa aldebakarreko pausuen bitartez gainditzeko hautua egin du. Bide horri hasiera eman nahi dio, eta hartarako abian jarri du “Herria dugu arnas” ekimena. Munduko bazter anitzetan ehunka iheslari daude, eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea jorratu nahi dute, mundutik herrira itzuli.

Haien babeserako eta Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak gatazkaren konponbidean ekarpen politikoa egin dezan, Elkartasun Hatsa izeneko ekitaldia antolatu dute larunbaterako. Miarritzeko Irati erakustazokan izango da (aireportutik hurbil), eta egun osoko egitaraua antolatu dute:
  • 11:30ean ekitaldi politikoa
  • 13:30ean bazkari herrikoia
  • 19:00etan kontzertuak: Gatibu, Gose, Iheskide eta Ze Esatek!
Hara hurbiltzeko, Uribe Kostatik bi autobus izango dira. Hauetako bat ekitaldia bukatu eta gero bueltatuko da (13:30ean). Bestea, berriz, kontzertuak bukatu eta gero bueltatuko da (23:00etan gutxi gora behera). Autobusa goizeko 9etan aterako da Telletxetik.

Izena emateko zerrenda jarriko da Abian Kultur Elkartean bihartik aurrera

Iheslariek jaso dezatela gure babesa!

Galiziako Curtis eta Bonxe espetxeetara zihoazen lau euskal preso politikoren senide eta lagunek istripu bat izan dute

Ostiralean, 20:30 inguruan, beste ehunka senide bezala, Zigor Blancoren neskalaguna, Josu Amantesen lagun bat, Jesus Gomezen lagun bat eta Txomin Troitiñoren lagun bat bidaiatzen ari ziren, euren gertukoak Curtis (A Coruña) eta Bonxe (Lugo) espetxeetan bisitatu ahal izateko. Leongo Astorga autopistan zihoazela txakur handi bat gurutzatu zitzaien errepidean, eta eurek gelditzen saiatu ziren, baina, ezin izan zuten saihestu eta bere aurka kolpatu ziren. Autoan zihoazen lau pertsonek ez zuten minik hartu, baina, kotxeak kalte materialak izan zituen. Istripua izan zuten lekura Guardia Zibila joan zen parte egiteko; baina, partea egin ostean, ordubete inguruz bertan izan zituzten paperak eskatuz, eta autoan zeramaten guztia (presoentzat ziren paketeak barne) goiti-behera miatzeko. Ondoren, bidaiaren jarraitu ahal izan zuten, eta larunbatean bisitak egin ahal izan zituzten euren senide eta lagunekin. 

2013/06/06

Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko dute bihar Algortan

Argazkian, LABek maiatzaren 3an Algortan egindako kontzentrazioa / cc-by Ukberri.net

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, ekainak 7, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 13:00etan. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean. Baina, eguerdikoa ez da egunean zehar Telletxen egingo duten errepresaliatu politikoen aldeko mobilizazio bakarra izango. Ohiko lez, Algortako Herrira bilguneak deituta, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa izango da plazan.

2013/06/05

Arkaitz Goikoetxea eta Maialen Zuazoren gurasoak jazarri dituzte

Maiatzeko azken ostiralean jakin ahal izan genuenez, Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarraren ama autobusa hartzera zihoanean erretenitu egin zuen Espainiako Poliziak, Villenako espetxetik (Alacant) semea bisitatzetik bueltan. Ondoren, komisariara eraman zuten eta bere gauzak miatu ere egin zituzten. Bestalde, Arkaitzen neska Maialen Zuazo Aurrekoetxea bilbotarraren gurasoei bisitak ukatu dizkiete, Espainiako Auzitegi Nazionalaren errekurtso baten ondorioz. Maialen Brievako (Avila) kartzelan gatibu daukate.

Utzi bakean Arkaitz eta Maialenen senideak!
Euskal preso politikoak herrira!

Ongi etorri Oier! Zorionak Olga eta Txabi!

oieroieroieroieroier


Euskal preso eta iheslari politikoen egoerak ez du maiatzean ere hobera egin; gobernuek geldi diraute, beraien betiko posiziotik mugitu gabe, espetxe politika krudel eta hiltzaileak aplikatzen jarraituz.

Imajinatu haurdunaldia espetxean pasatzea zer izan daitekeen. Beharrezko arretarik gabe, kartzelarien oztopoei etengabe aurre egiten. Eta hori gutxi balitz bezala, imajinatu orain haurra jaiotakoan zuregandik eta aitarengandik banatzeko mehatxua egiten dizutela, Euskal Preso Politikoen Kolektibotik irtetea onartzen ez baduzu. Hori da Olga Sanz preso politiko sopeloztarrak jasan izan duen xantaia, eta hemendik gure elkartasun guztia helarazi nahi diogu.

Eta noski, zorionak ere eman nahi dizkiegu Olga eta Txabiri, Oier txikiak guraso bihurtu dituelako jada. 

Zorionak hiruroi, familia!

Ekainaren 10ean amaituko da epea Noraizanean ekimenean parte hartzeko


Argazkian, Pol Asensio preso ohia Abian kultur elkartean, bere argazkia kentzen.

Algortako Abian kultur elkarteak Noraizanean izeneko kultur sormen herritarreko ekimena abiatu zuen pasa den maiatzaren 10ean. Antolatzaileek azaldu zutenez, kultur ekimenak kalea, Abian bera eta kartzelak hitzez zein argazkiz komunikatzea du xede. Abiango kideek adierazi bezala, Noraizanean ekimen kolektiboa da, edonori zabaldua. Parte hartu nahi dutenek, ipuin edo kontaketa idatzi edo argazkiak atera eta eduki horiek espetxeetara bidaliko dituzte bertan Noraizanean ekimenean parte hartu nahi duten presoek segida eman diezaieten. Argazkien kasuan, eta espetxeak baldintzatuta, argazkian oinarrituriko testua idatzi ahal izango dute. Gaia irekia izango da eta parte-hartzea, sorkuntza, elkarlana, elkar ezagutza eta lan guztiak Abian kultur elkartearen urteurrenean ikusgai izatea izango dira sariak. lan guztiak Creative Commons lizentzia askea izango dute, zehazki aitortu-berdin partekatu (cc-by-sa). Esperientzia hasteko, lanak Abian bertan utzi edo abianagenda[abildua]gmail.com posta elektronikora bidali ahal izango dira datorren astelehenera arte. Ondoren, kartzeletara bidaliko dituzte lanak.

Laster etxera ekarriko ditugu guztiak!

P5164856P5164857P5164864P5164867P5164870P5164873
P5164875P5164878P5164881P5164882P5164889P5164890
P5164893P5164895P5164899P5164902P5164906P5164914
P5164919P5164931P5164943P5164944P5164945P5164946

plazara-2013-algortaP5185172P5185167P5185163P5185148P5185129
P5185121P5185114P5185109P5185108P5185101P5185096
P5185085P5185080P5185075P5185069P5185056P5185052
P5185047P5185044P5185042P5185026P5185024P5185019

IMG_8851IMG_8860IMG_8869IMG_8875IMG_8879IMG_8881
IMG_8882IMG_8888IMG_8889IMG_8891IMG_8895IMG_8914
IMG_8918IMG_8920IMG_8926IMG_8929IMG_8931IMG_8933
IMG_8937IMG_8939IMG_8944IMG_8957IMG_8958IMG_8960
Ongi etorria Paul Asensiori, a set on Flickr. (cc-by Ukberri.net)

Maiatza elkartasunez beteriko hilabetea izan da Algortan. Elkartasun Eguna eta Plazara! ekimena aukera paregabeak izan dira kalera irten eta nola edo hala preso, iheslari eta baita senideekiko geure konpromisoa berresteko. Ehunaka kilometrotara daudenak publikoki gogoratu eta euren egoera salatu dugu, eta senideek egin beharreko distantzia luzeak eta baldintza kaskarrak ere presente izan ditugu. Beraientzat gure besarkadarik beroena.

Ondokoaren tokian jarriz gainera, eta espetxe politikak iluntzen dituen zeruak pixka bat argitzeko asmoz, kartzeletara ehunaka gutun bidaltzea ere lortu dugu.

Aupa zuek! Jarrai dezatela lanak eta borrokak! Laster etxera ekarriko ditugu! 

Berri paregabeak ere izan ditugu hilabete honetan. Maiatzaren 16tik dago kalean Pol Asensio gure herrikide eta laguna; eta harrera bero bezain martxosoa egin ahal izan genion egunean bertan Orkestraren doinura! Orain bi zapatu ere ongi etorri ofiziala eman genion bazkari eta guzti eta hirugarren aldiz eta nekatzen ez garelako diogu: 

Ongi etorri Pol!