Argazkia: cc-pd Etengabe.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bat egiten du Euskal Preso Politikoaren Kolektiboak plazaratu berri duen agirian igandean bozkatzera joatera egindako deialdiarekin, eta, zentzu berean, ohartarazi nahi dugu bozkatzea ezinbestekoa izanik ere, nahikoa ez dela: herriaren helburuak lortzeko oinarria herri antolaketan eta herri borrokan datza:
(…)
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa abertzaleekin, independentistekin, eraldaketa sozialaren aldeko borrokalariekin, parekotasunaren aldekoekin… finean, ezkertiarrekin! Gure herriaren askatasunarekiko konpromisoa dutenekin, apartheid politikoa sufritzen eta borrokatzen dutenekin, baztertuekin egongo da igandean EPPK. Baita etorkizuna den gazteria erreboltariarekin. Azken batean, Euskal Herria eszenatoki demokratikoan kokatu ahal izateko indarra egingo duten Euskal herritarrekin batera egongo da EPPK. Haiekin nahi baitugu askatasunerako zubia gurutzatu. Igandean milaka eta milaka izango gara Euskal Herri aske baten aldeko apustua egingo dugunok, Euskal Herria libre baterantz zubi hori igarotzeko apustua egingo dugunok. Eta astelehenean proiektu hori garatzen jarraituko dugu. Herri gisa, Espainiako gorteetan gure eskubideak aldarrikatuz behar bada ere, herritarronak diren udaletxe eta herrialdeetako parlamentuetatik noski, baina bereziki herri antolakundeetatik eta herritar dinamiketatik, baita gauzkaten ziega ilunetatik ere. Aurrerantzean ere, gure kolektibo izaerari eutsiko diogu, gure izaera politikoak eztabaida mahaietan izanen du tokirik, ahotsik eta ekimenik, elkar lanari hauspoa eman eta herri honi beharrezkoa egiten zaion prozesu horretan indar horiek askatuko ditugu: gutxiengo baldintzak lortuz, prozesuaren eraikuntzari hatz mindu umil hauekin ekinean jarraituz eta Estatuei euskal herritarron hitzari errespetua exijituz, beste biderik ez baitago herriaren libertatetik eratorritako bakean bizitzeko.
(…)
Egin dezagun bidea!
Amnistia eta askatasuna!
Amnistia eta askatasuna!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.