Datorren
urriaren 14tik aurrera, Xabier de la Maza Peña gazte gorliztarra
epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean beste 39 neska-mutilekin
batera. Bakoitzarentzat seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak,
Segi gazte erakunde ilegalizatutako kideak izatea egotzita. Horretaz
gain, urriaren 17an abiatuko dute "herriko tabernen" auzia: 36 akusatuen
artean dira Jose Luis Franco eta Maite Amezaga algortarrak eta Izaskun
Barbarias urduliztarra. Hainbat urtez Getxoko Udalean lan egin eta PPk
bertatik kaleratu nahi izan zuen Sabin del Bado sondikarra ere
auziperatuta dago sumario honetan.
Jose Luis, Maite eta beste guztiak libre!
Epaiketa politikorik ez!
Libre Getxon ekimenaren webgunea: libregetxon.wordpress.com