
Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformarekin eta Askatasuna alderdi politikoarekin lotutako hamahiru lagunen kontrako epaiketa apirilaren 30ean hasiko da, Berria.info agerkariak jakinarazi duenez. Besteak beste, auziperatuen artean dira Eli Zubiaga algortarra eta Iker Rodrigo lutxanarra. 2009ko irailean auzipetu zituen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, "ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea" egotzita. Urte hartako martxoan D3Mk eta Askatasunak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi izan zuten, baina Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen, Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana zutelakoan. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatzen du Eli eta Ikerrentzat.
Biak eta beste sei euskal herritar 2009ko urtarrilaren 23an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, D3Mren aurkako operazioan. Zortziak 2010eko martxoaren bukaeran atera ziren kartzelatik.
Epaiketa gehiagorik ez!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.