2012/01/24

ELA eta LAB sindikatuek egin dute azken ostiralerako deialdia Algortan

Egin Dezagun Bidea ekimenaren Algortako Herri Bilguneak luzatutako gonbiteari erantzunez, ELA eta LAB sindikatuek parte hartuko dute euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko hilaren 27ko elkarretaratzean, 20:00etatik aurrera, Telletxe plazan. Urte bukaerara arte egin bezala, Etxerat elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu hileko azken ostiraletako deialdiak, presoen eskubideen babesa herriari dagokiolako. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak babesteko konpromisoa adierazten duen kinkea eragile batetik bestera igaroko da hilabete bakoitzeko azken ostiralean, hurrengo deialdia iritsi arte. Tartean, hilabete oso bat izango dute elkarteek, horren alde lan egiteko. Urtarrileko azken ostiralean herriko presoen senideen eskuetatik ELA eta LAB sindikatuetako ordezkarien eskuetara igaroko da kinkea.

Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.