Argazkian, LAB sindikatuak Algortako Telletxe kalean egindako kontzentrazioa / cc-by ukberri.net
"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, otsailak 3, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.