Hilabete batzuez, euskal preso politikoen aldeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzearen antolaketa Egin Dezagun Bidea ekimenak eraman du aurrera Algortan. Otsailaren 24an, berriz, Herrira mugimendua aurkeztu genizuen Telletxen plazan bildutako gizon-emakumeoi. Preso eta iheslarien defentsan arituko den elkarte herritarra. Indar metaketa oinarri duen elkartea, edozein esparrutan eta amnistia helburu duena.
Lan asko duen elkartea da Herrira, baina ilusioarekin jaiotzen dena. Presoen eskubideen urraketak salatuko ditu elkarte berri honek, muturreko egoerei lehentasuna emanez, elkartasuna landuko du, asistentziala, juridikoa, medikoa... Iheslariak etxeratzeko ekimenak ere burutuko ditu.
Ekimen herritarra izanik, inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dugu guztion ekarpena. Edozein ideia berri ongi etorria izango da. Hortaz, Algortan egingo den lehenengo bilera irekira deitzen zaituztegu. Batzarra, bihar, martxoak 13, izango da, 19:00etan, Aldai patronatuan.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.