2012/04/26

Gotzon Alcalde kalera aterako da

Argazkia: cc-by Etengabe

Gotzon Alcalde Etxeandia preso politiko algortarra epaitu dute gaur Madrilen. 1998an, Algortan, Guardia Zibilaren patruila baten kontrako atentatua prestatzea egotzita, 18 urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak. Hala ere, Gotzon libre uztea ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren epaitegiak, hainbat albiste agentzien arabera, litekeena delako Alfonso Guevara epaileak askatasuna ematea algortarrari. ETAko militanteak lagundu zituela aitortu arren, inolako ekintzatan parte hartu zuenik ukatu egin du Alcaldek. Hain zuzen ere, ETAri laguntzea egotzita, 7 urteko espetxe zigorra bete zuen Frantzian eta 2011ko uztailaren 12an eraman zuten Espainiara. Epaiketara joandako lagunak herrian daude jada, albisteak ezustean harrapatu baititu. Gotzonen gurasoak eta anaiak, berriz, Valdemoroko espetxera bidean dira. Ziurrenik gaur aterako dute, baina ez dakite zein ordutan izango den; ez Algortara gaur edo bihar etorriko diren; ezta gaur etortzekotan zein ordutan izango den ere. Adi egon!

Herrian bat gehiago!
Ongi etorri Gotzon!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.