2012/04/01

Presoen eskubideen alde kalera atera dira herritarrak Iruñean


Hasiera batean gaixotasun larriak dituzten 14 euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa zen Iruñekoa. Baina Espainiako Entzutegi Konstituzionalaren azken erabakia oso presente egon zen bertan. Bereziki Nafarroatik hurbildu zen jendea, baina Euskal Herri oso txoko ezberdinetatik etorritako herritarrak ere ikusi zitezkeen bertan. Dei egin zuten presioa antolatu eta mobilizazioarekin jarraitzera. Maiatzaren 19an plazak betetzeko deialdian berretsi ziren.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.