Argazkian, Algortako ekitaldiko irudietako bat.
Herrira mugimenduak ekitaldi xume baten bidez plazetako ekimenaren
balorazioa egin du gaur goizean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Bertan Itziar
Rekalde ipuin kontalariak ipuin bat kontatu du eta ondoren Juan
Ibarrondok ekimenaren balorazioa egin dute. Manu Ugartemendia eta Nagore
Garcia ere ekitaldian izan dira.
Larunbateko ekimena herritarren aldetik emandako urrats berri bat
izan dela azaldu dute, eta bide honetan sakontzeko borondatea agertu
dute gainera. Herritarren ahalegin kolektiboak emaitzak emango dituela
gaineratu dute.
Larunbatean milaka lagun batu ginen Euskal Herriko plazetan euskal
preso politikoen giza eskubideak aldarrikatuz. Ekimen berriak izango
dira datozen aste eta hilabeteotan.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.