2012/06/29

Larri gaixo dauden 14 presoengatik aldatzeko borondatea erakutsi du zenbait herritarrek

Iturria: Bilboko Branka

Madrileko Espetxe Zuzendaritzaren aurrera joan dira gaur goizean Herrira mugimenduko zenbait kide eta norbanako larri gaixo dauden 14 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko. Denek, presoen kaleratzea aldarrikatzen zuen kamiseta urdina jantzi dute eta euren izenak zeramatzaten laukizko poltsak agerian utzi dituzte. Era horretan, euren buruak gaixo dauden presoengatik aldatzeko prest agertu dira eta Roberto Noval eta Nagore Garcia Espetxe Zuzendaritzaren egoitzara sartu dira euren asmoaren zergatia azaltzen zuen gutune ematera.

Behin tramiteak burututa, Angel Yusteri Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiari zuzendutako gutuna entregatu ahal izan dute. Bertan, argi utzi dute “gaixotasun larriak dituzten 14 euskal preso politikoengatik aldatzeko borondatea” dutela eta giza eskubideen errespetuari dagokionez gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea duen premia azpimarratu dute.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.