2013ko urtarrilaren 12an mobilizazio erraldoia bezain eraginkorra
egin nahi du Herrira Mugimenduak euskal preso politikoen eskubideen
alde. Azken urteotan data hauen bueltan euskal preso politikoen
eskubideen alde bildu den jendetza handia izan da, gure ustez
gizartearen zati handi batek duen borondatearen erakusle izan delarik.
Herrira mugimendutik hasiak gara 2013ko urtarrilaren 12an burutu asmo
dugun ekimenari bueltaka. Baina mobilizazio herritar, erraldoi eta
eraginkor bat izan dadin herritarren ideiak jaso nahi ditugu, ezer
zehaztu aurretik. Kanpainaren estrategia, leloak, irudiak, mezua…
Guztiaren inguruko iritzi eta proposamenak jaso nahi ditugu, baita
aurreko urteotan izandako mobilizazioen gaineko iritzi eta kritikak. Zer
egin dezakegu? Nola hobeto orain arteko?
Bidali hona zure iritzia: herrira@herrira.org
Milesker!!!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.