
Iosu Uribetxebarriak gaur bigarren eguna du gose greban eta euskal preso
politikoak hainbat ekimen burutzen ari dira euren elkartasuna
adierazteko, Etxeratek jakinarazi duenez. Zenbait espetxe gose grebak burutzen ari dira. Horien
artean, Villefranche sur Sâone, Sevilla II eta Castello II espetxeetako
hogeita zortzi euskal preso politiko jada gose greba mugagabean daude, senideen elkarteak zehaztu duenez. Besteak beste, Urtzi Paul Larrea eta
Albaro Arri Pascual "Muni" daude Sevilla II eta Castello II espetxeetan, hurrenez hurren. Bestalde, gaur Portu Zaharreko jaien hasierarekin batera, 17:45ean enkartelada egingo du Algortako Herrira bilguneak, Kasino plazan.
Iosu askatu, hamalauak Herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.