Herrira mugimenduak protesta egin du Donostiako Ospitaleko atarian,
Josu Uribetxebarria aske utz ez dezaten fiskalak jarritako helegitearen
aurka. Beñat Zarrabeitia eta Nagore Garcia plataformako bozeramaileek
uste dute helegitea onartuz gero presoaren heriotza aurreratu
daitekeela. "Uribetxebarria kartzelan edukitzea erabateko bidegabekeria
da, eta Euskal Herrian bakea ezartzearen aurka daudenen mendeku nahia
asetzeko besterik ez du balioko", gaineratu dute.
Zarrabeitiaren esanetan, "euskal gizarteak ez du ikusi nahi gatazka
politikoaren ondorioz hildako gehiago". Era berean, adierazi du euskal
gizartea indarrean dagoen espetxe politika desagertzearen aldekoa dela;
eta gogora ekarri du urtarrilean Bilbon izandako manifestazioan bildu
zen jendetza.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.