Algortako Herrira
bilgunearen jardunarekin bat eginez, 150 gizon-emakume inguru elkartu gara
ostiral iluntzean Algortako Telletxe plazan, urriko azken ostiraleko
elkarretaratzean. Iraileko azken ostiralean egoitza eta tabernan
estreinatu zituen Abian kultur elkarteak
egin du oraingo honetan deialdia, euskal preso eta iheslari politikoak
etxera ekar ditzatela eskatuz. Hain zuzen ere, irailaren 15ean Algortan
Euskal Herria Eguna burutu zuten jaso du elkartasunaren kinkea. Abianek
argi utzi du, bere helburuen artean, euskal preso eta iheslari
politikoen defentsan arituko dela. Bestalde, larunbat honetan Indabada
ospatuko da herrian, Algortako Gazte Asanbladaren
eskutik. Eta bertan preso eta iheslariak ere ez dituzte ahaztuta
utziko. Besteak beste, herriko gatibuei idazteko postalak eta
postontziak jarriko dituzte bertan. Beraz, animatu eta idatzi! Eurek
eskertuko dute eta! Urriaren 30eko udal osoko bilkuran, berriz, preso
gaixo larrien eskubideen aldeko mozioa aurkeztuko du Getxoko Bilduk.
Horri jarraiki, egun horretan 16:30ean elkarretaratzea deitu du
udaletxe aurrean Algortako Herrira bilguneak, 17:00etan hasten baita
osoko bilkura. Beraz, asteartean danok udaletxera!
Hilabetero
azken ostiraletan Telletxe plazan biltzen gara euskal preso eta
erbesteratuen eskubideen defentsaren aldarrikapena egiteko eta beraien
senideei babes eta besarkadarik sentituetan bidaltzeko. Presoen defentsa
herri osoaren ardura dela uste dugulako, Azken Ostirala herritarren eta
eragileen esku uzten dugu,. Aurreko hilabetean Euskal Herria Eguneko
antolatzaileek hartu zuten elkartasunaren kriseilua Algortako Gazte
Mugimenduaren eskutik. Gaurkoan eurei tokatu zaie hurrengo eragileari
pasatzea. Irailean Lizarra, Ibarra eta Algortako herriak senideturik,
preso, iheslari eta euren senideei elkartasunaren adierazteko aukera
izan genuen . Herrien arteko harremanak sendotuz eta indarrak batuz,
preso eta iheslariak etxera ekartzeko lanean jarduteko garrantzia
azpimarratu genuen. Guzti horregatik, eskerrik asko zuei!
Hamahiruak herrira!
13 presok gaixotasun larriekin espetxean jarraitzen dutela gogora ekarri behar dugu berriro ere. Aste honetan Iosu Uribetxebarriak Donostiako ospitalea utzi eta Arrasatera itzuli dela jakin dugu. Horretaz gain, Aitzol Gogorza preso oreretarraren inguruko berriak ere jaso ditugu: bost egunez Basurtoko ospitalean egon ondoren, medikazioa egokitu eta berriro ere espetxera bidali dute aste honetan, bere betiko ziegan aurkitzen dela.
Aitzolek eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzte beste hamabi presoek aske egon beharko lukete, beraien osasun egoerari era eraginkorrean aurre egin ahal izateko, beraien inguru afektiboan txertatua eta bere osasunaren zainketa eta arreta zorrotz baten pean. Horrelako egoerak berriro errepikatu ez daitezen, hamairuak herrira!
Goikoetxea- Basabe sendiaren kontrako erasorik ez!
Gure herriko presoen inguruko berriei dagokienez, aho betean salatu behar dugu Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarraren gurasoek Azkorrin duten baserriaren aurka jasan duten erasoa. Oraingoan etxe alboko horman dagoen muralaren gainean nazien svástica bi pintatu dituzte, aurreko abuztuaren 27an egindako pintaketetan erabilitako kolore berdinaz. Aipatu beharra dago, sendi honek lehen erasoa orain hamaika urte inguru pairatu zutela, ordutik behin eta berriro era guztietako erasoak jasan dituztela. Utzi bakean Goikoetxea- Basabe sendia!
Indarrak batuz, preso eta iheslariak herrira!
Gaurkoan, aurreko hile amaieran bere ateak zabaldu zituen Abian Kultur Elkarteak hartu du elkartasunaren kinkea. Preso, iheslari eta euren senideei elkartasunik irmoena adieraziz, denak etxeratzeko abian gaudelako!
Indabadan ere euskal preso eta iheslari politikoak ere ez dituzte ahaztuta utziko, bertan herriko gatibuei idazteko postalak eta postontziak jarriko dituzte. Beraz, animatu eta idatzi, eurek eskertuko dute.
Hauxe aukera ederra izan daiteke datozen egunotan urteak beteko dituzten presoei idazteko. Igandean, urriak 28, Algortako bizilagun izandako Jone Lozanok urteak egingo ditu, Asier Borrero “Tortu”-k urriaren 31an egingo dituela. Urtzi Paulek azaroaren 1an eta Jagoba Terronesek azaroaren 5ean. Lauron urtebetetzeak azaroaren 9an ospatuko ditugu. Zorionak Jone! Zorionak Tortu! Zorionak Urtzi! Zorionak Jagoba! Eskerrik asko erakusten duzuen adore eta kemen horregatik!
Preso gaixoak etxera!
3/4ak beteta dituzten presoak kalera!
Biziarteko espetxe zigorrari ez!
Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira!
Euskal presoak etxera!

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.