2012/10/25

Preso eta iheslariak Indabadara!

Argazkian, gazte mordoa Indabadaren aurreko edizioetako batean / cc-by Ukberri.net.

Urriaren 27an, larunbatarekin, izango da Algortan urtero egiten den babajanaren 13. edizioa, "Golkotan ez dau diru, baina hamahiru Indabada" lelopean. Aurrekoetan bezala animazioa, txistulariak, kupela, bazkari herrikoia, jolasak, poteoa, ekitaldia, zozketak… izango dira Bihotz Alai plazan, Algortako Gazte Asanbladaren eskutik. Euskal preso eta iheslari politikoak ere ez dituzte ahaztuta utziko. Besteak beste, herriko gatibuei idazteko postalak eta postontziak jarriko dituzte bertan. Beraz, animatu eta idatzi! Eurek eskertuko dute eta!

Dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak (7 euro), Eztabaida Gunean, Abian kultur elkartean eta Katilu, Amnistia eta Ajuria tabernetan. Gainera, aurten autobusa (euro baten truke) antolatu dute Getxoko Txorimalo gaztetxean gaupasa egiteko. 

Egitaraua:

09:00 Ordu horretan geratu dira dekorazioa eta gauzak prestatzen hasteko.
10:00 Diana.
11:30 Txotx. Trikitrilariak.
14:30 Ekitaldia.
15:00 Bazkari herrikoia.
17:00 Abestiak eta zozketak. Argazki erraldoia.
18:30 Jolasak.
20:30 Poteoa.
Gaupasa Txorimalo gaztetxean eta aurten autobusa gaztetxera igotzeko euro baten truke!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.