Iturria: Naiz.info
Argazkian, Amaia Izko eta Ainhoa Baglieto abokatuak Iruñean eman duten prentsaurrekoan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Ainhoa Baglieto eta Amaia Izko abokatuek
prentsuarrekoa eman dute eta bertan Hego Euskal Herriko zuzenbide
alorreko 200 profesionaletik gorak ‘Parot doktrinaren’ aurkako manifestu
bat sinatu dutela azaldu dute. Doktrina hau ezabatu bitartean sinadura
bilketekin jarraituko dutela esan dute.
Ainhoa Baglieto eta Amaia Izko abokatuek astelehen honetan Giza Eskubideen Europako Auzitegian jarri zuten errekurtsoaren berri emateko prentsaurrekoa eman dute Iruñean.
Abokatuen ustez, Estrasburgok agindutakoari "entzungor"
egiten diete Estatu espainiarreko gobernu eta epaitegiek Ines del
Rioren kasuan eta hori izan da GEEAn 20 errekurtsoak sartzeko
arrazoietako bat .
"2006a baino lehenago kondenatua izan den inori ezin zaio doktrina
hau aplikatu", utzi dute argi prentsaurrean eta Estatu espainiarrari
gogorarazi diote Del Rioren sententziak hari sortutako kalteak bere "berehalako askatasunarekin" errepara ditzala eskatu zitzaiola.
Abokatuen esanetan, "zuzenbideko estatu batean giza eskubideak
oinarrizko printzipio direla jakinda", onartezina egiten zaie Estatu
espainiarrak eta epaitegiek duten jarrera.
Gauzak horrela, 197/2006 doktrinarekin amaitzeko sinadura bilketa bat
abiarazi dutela aurreratu dute eta dagoeneko zuzenbide alorreko 200
profesional baino gehiagoren sinadurak bildu dituztela argitu dute.
‘Parot doktrina’ ezabatu bitartean sinadurak biltzen jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.