Herrira mugimenduak datorren urtarrilaren 12an Bilboko kaleetan
egingo duen Herri Mobilizazio Orokorra aurkeztu du gaur Bizkaiko
hiriburuan. Hitzordua, 17:30ean izango da Casillan, eta martxak “Giza
eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lema
izango du.
Gaurko aurkezpenean, mobilizazioaren sustatzaile taldea osatzen duten
hainbat lagunek hartu dute parte eta Herrirako kide den Beñat
Zarrabeitiak aurkezle lanak egin ditu. Hitza, Esther Compains medikuak
eta Eba Ferreira Athleticeko jokalari ohiak hartu dute.
Mobilizazioaren inguruko hainbat datu eskaini dira, lema, ordua edo
isila izango dela eta ekimenerako sortutako webgune berezia aurkeztu da
baita: www.urtarrilak12.com
Horrekin batera, gogoratu beharra dago iragan den urriaren 31an,
Joseba Sarrionandiak urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorrerako
beren beregi idatzitako koplak aurkeztu genituela eta baita Sarriren
olerkia oinarria Unai Iturriagak egindako marrazkia. Biak ala biak
sektore, eragile, profesional eta norbanakoen partetik ekarpen ugari
jasoko dituen kanpaina abiarazteko. Hirugarren ekarpena gaur bertan
aurkeztu dugu, Iosu Zabala musikari ezagunak, besteak beste Hertzainak
taldean ibilitakoa, Sarrionandiaren koplak aintzat hartuta egindako
abestia. Berarekin batera, Uxue Alberdik, Ines Osinagak, Joan Mari
Beltranek, Pettik, Txuma Murugarrenek eta Igelaren Bandako kideek hartu
dute parte abestian.
Mobilizazioa sustatu duen taldea
Amaia Zubiria (Abeslaria)
Arantza Gutierrez (Unibertsitateko irakaslea)
Begoña Zabala (Mugimendu feminista eta internazionalistako kidea)
Eba Ferreira (Athletic-eko jokalari ohia)
Eñaut Gantxegi (Aktorea)
Esther Compains (Medikua)
Estitxu Garai Artetxe (Ikerlaria)
Gontzal Mendibil (Abeslaria)
Iñaki Olasolo (Kazetaria)
Ines Osinaga (Musikaria)
Irati Anda (Eskalatzailea)
Irati Tobar Eguzkitza (Preso ohia)
Itxaso Fernandez (Unibertsitateko irakaslea)
Juan Ibarrondo (Idazlea)
Juanje Soria (Abokatua)
Naroa Iturri (Kazetaria)
Oskar Bañuelos (Kazetaria)
Paco Letamendia (Unibertsitateko irakaslea)
Paulo Agirrebaltzategi (Idazlea eta apaiza)
Pili Yoldi (Kazetaria)
Sagrario Aleman (Euskaltzaindiako kidea)
Xabier Mendiguren (Kontseiluko lehendakari ohia)
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.