Argazkian, Basagoiti Etorbidean, Algortako batzoki parean agertutako pintada.
Joan den asteartean, abenduak 4, euskal preso politikoen aldeko mezuez esnatu zen Algorta. "Gazte borrokaz presoak etxera" irakur daiteke oraindik kale kantoi eta hormetan agertutako pintadetan. Beste behin ere errepresaliatuen aldeko konpromisoa agerian utzi du herriko gazteriak. Gogoratu, besteak beste, ekainean gazte mugimenduak egin zuela azken ostiraleko mobilizaziorako deialdia, euskal preso eta iheslari politikoak etxera ekar ditzatela eskatuz. Bitartean, Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an Bilbon egingo duen mobilizazio erraldoiak herritar, eragile, sektore, profesional eta norbanako ezberdinen ekarpen gehiago jasoz doa. Azkenetarikoen artean, lau kontinente ezberdinetatik atxikimendu sindikalak jaso ditu manifestazioak.
Azaroaren 10eko Baionako manifestazioan preso eta iheslari politikoen aldeko borrokan
urrats kualitatiboa eta kuantitatiboa izan zela nabarmendu zuen Herrirak.
Indar hori Bilboko manifestazioari begira jartzea da orain xedea.
Urtarrilaren 12an lurrikara txiki bat eragin nahi duela jakinarazi du
Herrirak. Inori kalterik egin nahi ez dion lurrikara izan nahi du,
baina "batzuen" kontzientziak astinduko dituen mugimendu sakona.
Funtsean, Herrirak espero du gatazka politikoaren konponbiderako
mugarri izatea.
Bakeari bizkarra emanez jarraitzea eta oinarrizko giza eskubideen ukazioan tematzea gero eta ulertezinagoa dela dio Herrirak, eta baieztatu du eskubide urraketa horren gaitzespena gizartean nagusi dela. Urtarrilaren 12ko manifestazioak sostengu ugari jaso ditu dagoeneko, eta indartuz joanen da ordura arte. 17:30ean abiatuko da Casillatik, “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean.

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.