Iturria: Berria.info
Herrira mugimenduak agerraldi bat
egin du gaur goizean, hilaren 12an Bilbon euskal presoen eskubideen alde
egingo duten manifestazioari atxikimendua eman dioten eragileen
zerrendaren berri emateko. 500ek baino gehiagok azaldu diote babesa
martxari.
Miren Tolaretxipi irakasle ohiak eman du atxikimenduen berri. Agerraldian bertan ezagun ugarik hartu dute parte; esate baterako, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek, Ramon Labaien Donostiako alkate ohiak eta Javier Madrazo Ezker Batuko buruzagi ohiak.
Hainbat alorretako ordezkariak izango dira protestan; kulturan, adibidez, Eneko Olasagasti zinema zuzendariak, Amets Arzallus bertsolariak eta Kirmen Uribe idazleak azaldu dute babesa. Hain justu, hainbat idazlek agerraldia egin zuten manifestazioari atxikimendua adieraziz.
Politikako ordezkarien artean, EH Bilduko legebiltzarkide Laura Mintegi eta Maribi Ugarteburu, Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano eta Aitziber Blanco Lokarriko kidea daude zerrendan, besteak beste. Unibertsitateko hainbat irakaslek ere bat egin dute manifestazioarekin, Francisco Letamendia "Ortzi"-k, kasu.
Atxikimenduen zerrenda (pdf)

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.