Bazkarirako txartelak 5 euroren truke salgai daude, Abian eta K-set tabernetan.
Larunbat honetan, maiatzak 4, euskal preso eta
iheslari politikoen aldeko elkartasun eguna izango da Algortan. Horrenbestez, 14:30ean izango da herri bazkaria Abian kultur
elkartean. Bazkaldu ostean, berriz, musika doinuekin nahastuko dira
errepresaliatuen aldeko aldarrikapenak. Izan ere, elkarren jarraian,
hiru kokaleku ezberdinetan egongo dira kontzertuak: batetik, Abianen,
Garrasika taldeak joko du, 16:00etatik aurrera. 17:00etan gutxi gora
behera, berriz, Erasoka eta talde sorpresa izango dira kontzertuan,
Amesti kaleko K-set tabernan. Azkenik, 19:00etatik aurrera, Fiachras,
Sumision City Blues eta Sons of K-set taldeak igoko dira Getxoko
Txorimalo gaztetxeko agertokira. Azken horretarako sarrera 5 eurotan
egongo da.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.