Argazkian, LABek maiatzaren 3an Algortan egindako
kontzentrazioa / cc-by Ukberri.net
"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak
lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako,
ekainak 7, Eskumaldeko LABek.
Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek,
eguerdiko 13:00etan. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen
Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa
Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean. Baina,
eguerdikoa ez da egunean zehar Telletxen egingo duten errepresaliatu
politikoen aldeko mobilizazio bakarra izango. Ohiko lez, Algortako Herrira bilguneak deituta, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa izango da plazan.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.