Oskar Sanchez Setien 24 urteko abokatu
itzubaltzetarra eta Herrirako kidea etzi goizean, osteguna, eramango
dute epailearen aurrean deklaratzera, konfiantzako abokatuak lagunduta, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez.
Sanchezekin batera, Herriraren aurkako polizia-operazioan
atxilotutako beste 17 pertsona ere eramango dituzte Eloy Velasco
epailearengana, Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek
albiste-agentziei adierazi dietenez. Gauzak horrela, Guardia Zibilak
gehienezko 72 orduko atxiloaldia agortuko du Herrirako kideekin.
Bitartean, Sanchez Guardia Zibilak Madrilgo Tres Cantos herrian duen
Komandantzian dago, komunikazio egoeran. 18 atxilotuei ETAko kideak
izatea, erakunde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea
leporatzen dizkie Velasco epaileak. Arratsaldeko 8etan, Sanchezen aldeko
manifestazioa egingo dute Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik.
Itzubaltzetarra atzo goizeko 10:30ak aldera atxilotu zuten Hernanin, Herrirak bertan duen bulegoan, bilera batean. Gauera arte han izan zuten, guardia zibilek lokala miatzen zuten bitartean. Atzo iluntzean, 620 lagunek eskatu zuten Sanchezen askatasuna Itzubaltzeta / Romon. Sopelan, Altzagan eta Astrabuduan ere mobilizazioak izan ziren, 70, 60 eta 25 pertsona batu zirela.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.