2011/10/26

Urriko azken ostirala

Urriaren 28an azken ostiraleko mobilizazioa egingo da Euskal Herriko herri eta auzo guztietan, Egin Dezagun Bidea ekimenaren dinamikaren barruan.

Algortan Imanol Beristainen San Nikolas ikastolako lankideek egin dute hile honetan Azken Ostiraleko deialdia. Imanol Beristain 2010eko urriaren 22an atxilotu zuten Segiko kidea izatea leporatuta, torturatu egin zuten eta, harrez gero, prebentibo egoeran daukate Alcala Meco espetxean, Getxotik 413 kilometrotara.

- Eskubide guztiekin, Euskal Presoak Euskal Herrira!
- Kondena bete duten PRESOAK KALERA! 3/4ak bete dituzten PRESOAK KALERA! Bizi arteko dotrina indargabetu!
- Gaixotasun larriak dituzten PRESOAK KALERA!
- Isolamendu eta bakartzearekin bukatu

          0 iruzkin:

          Iruzkin bat idatzi

          Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.