Argazkian, Lolo askatasunaren txapela jantzita / cc-by ukberri.net
2010eko urriaren 22ko "egun ilunean" Itzubaltzeta / Romon "haserrearen plaza" izandako Santa Eugenia, "askatasunarena" bilakatu zuten larunbatean dozenaka gizon-emakumek. Euskal Presoak Euskal Herrira Egunaren baitan, otsailaren 27an espetxetik ateratako Imanol Beristain Gutierrez "Lolo" 29 urteko preso politiko ohi itzubaltzetarra ongi etorri beroa eskaini zioten bertan eskualde osotik heldutako 340 bat lagunek. Bitartean, Frantziatik Espainiara eraman ostean, epailearen erabakiaren zain jarraitzen du preso Loloren anaia Iker Beristain.
Ongi etorri Lolo!
Beris askatu!
Preso guztiak herrira!
Euskal Herriak askatasuna behar du!
Hona hemen, ukberri.net agerkari digitalak zabaldutako Euskal Presoak Euskal Herrira eguneko kronika.





