Urriko azken ostiralean Itxaso Paiak egindako ondoko bertso polit hau eskaini zioten Imanol Beristaini San Nikolas ikastolako bere lankideek:
Etxean utzitako bi poz,
bi bizitza, bi erregin
ikastola mila lagun
eta hamaika ahalegin
herritik urruti nola
liteke aurrera egin?
Imanol zu gabe dago
ikastola hain desberdin
zenbat gutun, kilometro,
zenbal bisita, zenbat min...
eteteko desioa
beteko da soilik baldin
ozen kantatzen badugu
bueltatu zaitezen arin
faltan zauden azkenengo
ostirala izan dadin
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.