2012/02/27

Imanol Beristain gaur askatuko dute

Argazkian, San Nikolas ikastolako Imanolen lankideek deitu zuten urriko azken ostiraleko elkarretaratzea Algortan.

Imanol Beristain Gutierrez "Lolo" 29 urteko preso politiko itzubaltzetarra askatasunean utziko dute gaur, 30.000 euroko fidantza ordainduta. Itzubaltzeta / Romoko Herri Bilguneak jakinarazi duenez, sendiak goizean ezagutu du Espetxe Zaintza Epaitegiaren erabakia eta 13:00etarako izapide guztiak beteta zuen. Gauzak horrela, gaur kaleratuko dute Beristain, baina auzokideek ez dakite zein ordutan izango den hori. Dagoeneko senide eta lagunak bere bila joan dira Madrilera. Orain bi aste behin-behineko askatasunerako bista izan zuen preso itzubaltzetarrak. Beristain 2010eko urriaren 22an atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak Fernando Grande Marlaska epaileak Segiko Ipar Uribeko arduraduna izatea leporatu ziola. Bost egun beranduago, itzubaltzetarrak tratu txar fisiko zein psikologikoak pairatu zituela salatu zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Besteak beste, poltsa, kolpeak eta mehatxuen berri eman zuen. Harrez gero, prebentibo egoeran daukate Alcala espetxean, Getxotik 413 kilometrotara. Bertatik aterako da gaur. 

Ongi etorri Imanol!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.