2012/02/28

Ongi etorri Imanol!

Argazkia: cc-by ukberri.net

Imanol Beristain Gutierrez "Lolo" 29 urteko preso politiko ohi itzubaltzetarra etxean da, emaztea eta hilabeteetako alabarekin. Gaur goizaldeko 2:43ean lehen harrera egin diote auzokideek, ikastolako lankideek eta eskualdeko lagunek, guztira 200 pertsona baino gehiago batu direla herriko Branka kultur elkartearen inguruan. Aurretik, Itzubaltzeta / Romoko mugan, hainbat txirrindularik eman diote ongi etorria, eta bengalak pizturik esprintean eraman dute Brankaraino, adarra joz albistea zabaldu duten bitartean. Adarra eta txalaparta astintzen erantzun dute Brankatik ere, Beristainek senide, lagun, lankide eta auzokideen artean besarkadak, musuak eta irribarreak banatu dituen artean. Herriko Herri Bilguneak lore sorta eskaini dio eta bertan pegatinaz ageri da auzokideek duten hurrengo aldarrikapena: "Kitxu gurekin nahi dugu". Herriak egun duen preso politiko bakarra baita Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu". 

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.