2012/02/29

Ameriketako Juristen Elkarteak euskal preso politikoen egoera salatu du NBEn

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen batzordean egin du Ameriketako Juristen Elkarteak (AJE) salaketa, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez. Besteak beste, dispertsio politika, isolamenduak eta gaixorik dauden presoen egoera nabarmendu dituzte juristek. 

AJEk NBEri helarazi dion eskutitzean dio, preso politikoen sakabanaketa Eskubide Zibilen Hitzarmenaren kontrakoa dela eta egoera “ankerra eta umiliagarria” jasateko arriskua dutela. Zehazki, Espainian preso dauden Iñaki Erroren eta Txus Martinen kasuak aipatzen ditu AJEk eta haiek lehenbailehen askatzeko eskatu du egoera “larrian” daudelako.

AJE nazioarteko juristen elkarte prestigiotsua da eta bere aholkuak, lotesleak ez badira ere, oso kontuan izan ohi ditu NBEk.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.