2012/03/01

Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko du bihar LABek

Argazkian, otsailaren 3ko elkarretaratzea Algortan.

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, martxoak 2, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.