2012/03/01

Herrira: "Sarkozy jaunak gaur Itsasun egindako adierazpenen harira"

“Euskal presoen hurbiltzea desiragarria dela” esan du Frantziako Presidenteak eta UMP alderdiko hautagaiak gaur Itsasun. Berriki Frantziar Estatuko Asanblada Nazionalak hartutako erabakiarekin sintonian daude Sarkozy jaunak egindako adierazpenak.

Ezaguna da euskal jendartearen gehiengo zabal batek adostasun handia adierazi duela euskal preso politikoen euskal herriratzeari dagokionean. Beraz, bai Sarkozy jaunari, bai Frantziar Gobernuan ardurak dituzten orori hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatzen diegu.

Euskal jendartearen gehiengo zabal batek eskatzen duenaren norabidean doaz adierazpen hauek, baina hitzetatik aplikazio praktikora doan bidea garatzea ezinbestekoa dela deritzogu.

Iragan den urtarrilaren 7ko herri mobilizazio erraldoiaren ondoren, hainbat ordezkari instituzional eta eragileek euren diskurtsoa aldatu dute presoen gaiari dagokionez. Orain, garaia da -presoek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketaren larritasunagatik eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek hala eskatzen duelako adierazpen hauek isla praktikoa izan dezaten.

Eskerrik asko

Herrira

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.